Albisteak

Teknologia

Teknologia

Euro Blog Awards

Blogarien nazioarteko lehiaketa Bilbon ospatuko da aurten

Erredakzioa

2009/04/17

Guztira, 12 adituk Europako blogik hoberena aukeratu behar dute. Orain, Interneteko erabiltzaileek haien botoak eman behar dituzte blogik gustokoenak aukeratzeko.

Eurovisionen antzeko lehiaketa da Euro Blog Awards, baina azken honetan blog hoberenak aukeratu behar dituzte. Bilbon ospatuko da aurten Euro Blog Awards, nonick Interneten inguruko nazioarteko ekitaldiaren barruan.

Guztira, 12 adituk Europako blogik hoberena aukeratzeko helburuarekin botoak eman behar dituzte lehiaketa honetan. Europako 10 hizkuntza hedatuenen ordezkariak izango dira bertan, baita euskararen ordezkari bat, eta beste hizkuntzetarako ordezkari bat ere.

Orain ospatzen ari diren fasean, Interneteko erabailtzaileek botoak eman behar dituzte, www.euroblogawards.com web orrian, haien blogik gustokoenak aukeratzeko.

Hortik, finalera joango direnak aterako dira, eta hoiek Europako hainbat hiriburuetatik botoak bideo bidez jasoko dituzte (Eurovision jaialdian egiten duten moduan). Lehiaketa zuzenean jarraitzeko aukera emango du nonickek, edo web orriak berak, apirilak 24ean, 12:00etatik aurrera.

Bilbon ospatuko da datorren apirilaren 24 eta 25ean nonik 09 ekitaldia, eitb.com en eskutik. Bertan, Europako blog eta interneteko startup onenak aukeratuko ditu nazioarte mailako epaimahai batek. Gainera, sarerako ekoiztutako bideo aditu garrantzitsuenak izango dira bertan. Edizio honetan gai nagusia bideoa, Internet eta Telebista izango da. Parte hartzeko, www.nonickconference.com orrian izena eman behar da.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa