Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Nazioarteko Batzarra

Nonick: Azken egunak izena emateko

Erredakzioa

2009/04/17

Bideoa, telebista eta Internet oinarri izango dituen eta hurrengo asteburuan Bilbon egingo duten nazioarteko batzarra azken txanpan dago. Hilaren 24tik 25era, Bilbo Interneten eta networkingen hiriburua izango da Europan.

EITBren Bilboko egoitza digitalak nonick nazioarteko batzarra hartuko du apirilaren 24tik 25era (hurrengo ostiral eta larunbata). Horrenbestez, hurrengo egunak azkenak izango dira nonickconference webgunean izena emateko.

Nonick ekimenak erreferente izan nahi du Europan, Interneten eta networking-en munduan. Euskal komunikazio taldea eta Spri dira antolatzaileak, Alianzo enpresa lagun.

Batzarraren programak networking ideia du oinarri, baina batik bat bideoa, Internet eta telebista izango ditu aurten abiapuntu. Gai horien harira hainbat ekitaldi egingo dituzte, hala nola hiru eztabaida, Startup 2.0 lehiaketa, Euro Blog Awards sarien banaketa, Developers Garage bat, Kiss (Keep It Sinple, Stupid) Night bat eta ikastaro praktikoak.

Nonick nazioartekoa denez, ekitaldi guztiak ingelesez egingo dituzte. Eta izenak berak argi uzten duenez, giza harreman zuzenak sustatzea du helburu, "nick edo ezizenik gabe", negozioak, ideiak, aukerak eta inspirazioa aurkitzeko xedez.

Ostiralean, apirilak 24, "Engaging with creative content producers" bideo blogarien arteko eztabaidak emango dio hasiera batzarrari. Gabe Mac izango da moderatzailea. Hurrengo eztabaida, "Next on video on the net" izenekoa, arratsaldean egingo dute. Besteak beste, Youtube eta Dailymotion plataformetako eta Cisco Systems enpresako ordezkariek hartuko dute parte.

Larunbat eguerdian hirugarren eta azken eztabaida izango da: "How to make a successful and profitable videowebsite". Kutsu praktikoa izango du eta arrakasta izan duten bi webgune jarriko dituzte adibide bezala. Webguneen bisitak neurtzen eta publizitatearen munduan aditu diren hainbat pertsonak hartuko dute parte.

Bestalde, Developers Garage sekzioan, aplikazioak garatzen dauden eta hainbat plataformatan lanean dauden zenbait pertsonak euren azken proiektuak aurkeztuko dituzte. Larunbat goizeko tailerrak irekiak dira, parte hartzaileek, nahi badute, nahi duten gai baten inguruko aurkezpena egin dezaten.

Halaber, aurten Startup 2.0 ekimenaren beste edizio bat egingo dute. Nonickek lehiaketaren finala hartuko du, eta horretan, sortu berri diren Europako hainbat enpresa lehiatu egingo dira. Lehiaketa Europako garrantzitsuena bihurtu da aurreko bi edizioen ondoren.

Azkenik, Euroblog Awards sariak ere izango dira. 12 adituk osatutako epai-mahaiak blog onena aukeratuko du. Guztira, Europako 10 hizkuntza hedatuenen ordezkariak izango dira bertan, baita euskararen ordezkari bat eta beste hizkuntzetarako ordezkari bat ere.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa