Albisteak

Teknologia

Teknologia

Dohaineko posta elektronikoa

"Bizkaia.eu" domeinuarekin e-maila jarri du martxan Bizkaiko Aldundiak

Erredakzioa

2009/06/25

Biztanlego guztiari dohaineko posta elektronikoa eskaintzen dion munduko lehen gobernua da Bizkaiko lurraldea.

Dagoeneko, "Bizkaia.eu" izena daraman dohaineko posta elektronikoaren kontua eskatu dezakete bizkaitarrek; izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak BiscayTIK zerbitzuaren proiektua bultzatu du herritarrek "leihatila online" bat izan dezaten Internet bidez administrazio-izapideak egiteko.

Posta elektronikoa "pertsonei zuzenean mesede egiteko" helburuaz sortu da. Erakunde foralaren arabera, "administrazioarekin harremanetan jartzeko eta gai pertsonalak bideratzeko tresna bat eskaintzen zaie herritarrei".

Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 gutun bidali ditu aste honetan 14 urtetik gorako pertsona guztiei eta proiektuaren udalerri pilotuetan (Basauri, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako mankomunitatearen parte diren udalerrietan) erroldatuta dauden guztiei. Uztailaren 7tik aurrera, gainontzeko bizkaitarrei bidaliko zaizkie gutunak; hau da, milioi bat ale inguru bidaliko dira.

Gutunak aktibazio kodigo bat darama eta www.bizkaia.eu web orrialdearekin lotura du. Horretan, interesa duenak, posta elektronikoaren kontu berria sortu ahalko du, nahi duen izenarekin eta "bizkaia.eu" domeinuarekin lotuta.

Posta elektronikoaren helbidea Bizkaiko tokiko administrazioaren eta herritarren arteko komunikazio digitalaren formula izango da. Horren bitartez, Diputazioaren arabera, herritarrak diru-laguntza berrien, lan eskaintzen, kontratu publikoen edota bere interesekoa izan daitekeen beste edozein gairen inguruko informazioa jazo ahalko du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa