Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Zentsura zibernetikoa

Txinak Google blokeatu du Gobernuak pornografikotzat jo ostean

Erredakzioa

2009/06/25

Kantzelaritzako bozeramailearen arabera, "Googlelek Txinako legeak bete behar ditu" eta ez du ezeztatu blokeoa bere Gobernuaren erabakia izatea.

Google bilatzailearen ingelesezko atariak eta Gmail bere posta elektronikoak aldizkako blokeoa jasaten du Gobernu txinatarrak, zeinek zentsura makineria indartsua duen, multinazionalak eduki "pornografikoak" legez kontra hedatzen dituela salatu ostean.

"Salaketa ugari jaso ditugu Google bilatzailearen ingelesezko bertsioak eduki zakar, pornografiko eta lizunak dituela esanez; horrek, Txinako legeak eta sektorearen autodiziplina urratzen du", erantzun du gaur Qin Gangek, kantzelaritzako bozeramaileak, Googlelen "matxura" Gobernu txinatarraren blokeo baten ondorioz gertatu ote den galdetu diotenean.

Prentsaurrekoan, Qin bozeramaileak, "duela egun batzuk konpainiaren arduradunekin elkartu ginen eta birdoitze bat egitea eta eduki negatiboak ezabatzea agindu genien", azaldu du.

"Interneteko Google enpresak Txinako legeak eta Txinako sail aginpidedunek erabakitako neurri eta isunak bete behar ditu", gaineratu du bozeramaileak. Ez du ezeztatu blokeoa bere Gobernuaren erabakia izatea.

Atzotik ezin da erabili ez Google ezta Gmail (posta elektronikoaren tresna) proxy zerbitzarien bidez Txinan; beraz, web orrialdeak modu zentralean blokeatu dira eta Shangai bezalako hirietan oraindik blokeatuta daude.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa