Albisteak

Teknologia

Teknologia

Telefonia

Sakelako telefonoentzako kargadore unibertsala 2010ean merkaturatuko dute

Erredakzioa

2009/06/30

Telefonia sektoreko hamar enpresak borondatez sinatu dute memoranduma Exekutibo komunitarioarekin.

Europako mugikorren fabrikatzaile nagusiak gaur hartu dute datuak transmititzen dituzten mugikorren kargadorearen eredu bakarra merkaturatzeko konpromisoa Europako Batzordearen aurrean. 2010aren erdialdean merkaturatuko dute.

Kargadoreak bateratzeko Batzordeak egin zuen eskariaren aurrean, sektoreko hamar enpresak borondatez sinatu dute memoranduma Exekutibo komunitarioarekin, "negoziazio bizi eta konstruktiboak" izan ondoren.

Günter Verheugen, Industruiako komisario europarraren arabera, enpresek (Apple, LG, Motorola, NEC, Nokia, Qualcomm, Research in Motion, Samsung, Sony Ericsson eta Texas Instruments) telefono mugikorren merkatuaren %90a suposatzen dute.

Komisarioaren arabera, proposamenaren helburua "erabiltzaileei bizimodua erraztea" eta hondakin elektronikoen ingurumenaren gaineko eragina gutxitzea izango da; izan ere, "kontsumitzaileek ez dute kargadorea bota behar izango mugikor berriak erosten dituztenean".

Verheugenen arabera, kargadore unibertsala konektore mikro USB baten bitartez ibiliko da eta datuak transmititzeko gai diren telefono mugikor guztiek erabili ahal izango dute.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa