Albisteak

Teknologia

Teknologia

Albiste faltsuak sarean

Michael Jacksonen heriotzak beste izar askorenak ere ekarri ditu Interneten

Erredakzioa

2009/07/02

Besteak beste, Natalie Portman eta George Clooney aktoreak hiltzat jo dituzte azken egunetan hainbat webgunetan eta sare sozialetan. Albisteak, baina, faltsuak ziren.

Azken zazpi egunak ikuskizunen munduko historia osoko aste txarrena izan dira; Interneten irakurtzen duten guztia sinetsi egiten dutenentzat behintzat. Izan ere, Michael Jacksonen heriotzaren ostean, Jeff Goldblum, Natalie Portman eta George Clooney ere hil direla publikatu dute webgune eta sare sozial askok. Zorionez, baina, oraindik ere bizirik daude.

Datuek sarean duten azkartasuna dela eta, gero eta zailago da gezurrak geldiaraztea, eta askotan irakurleek ezin dute ezberdindu gezurra eta egia.

Azken finean, azken astean Ed McMahon komikoa, Farrah Fawcett aktorea eta Michael Jackon pop musikaren Erregea hil dira, eta hortaz, beste izar bat hiltzea sinesgarritzat jo dute askok.

Zurrumurru faltsu horietako batzuk fakeawish.com webgunean publikatu dituzte. Han, erabiltzaileek jende ospetsuen izenak jar ditzakete albiste faltsuak egiteko. Guztira bost eredu daude, gehienak heriotzei buruzkoak.

fakeawish.com webguneko erabiltzaileek jakin badakite albiste faltsuak direla, baina ustezko heriotza batzuen berri Facebooken eta Twitterren ere eman dute, eta askok egiazkotzat jo dituzte.

Adibidez, Natalie Portman aktorea ustez Zelanda Berrian labar batean erorita hil zen. Herrialde berean, gainera, Jeff Goldblum desagertu zen.

Azken egunetan handik hara ibili den beste gezur baten arabera, George Clooney zihoan hegazkina desagertu egin zen Colorado estatua zeharkatzen zegoenean, eta haren agenteak lagun asko lasaitu behar izan zituen.

Britney Spears ere zendu zela zabaldu zuten Twitterren, eta haren ordezkariek gezurtatu egin behar izan zuten.

Webgune batzuen arabera bizitza hobe batera pasatu den beste izar bat Harrison Ford izan da. Itsasontzian nabigatzen zegoela tximista batek jota hil zela publikatu zuten.

iReport.com webguneak Rick Astley 80ko hamarkadako mitoa eman zuen hiltzat. Webgune hori CNN telebista-katearena da eta bertan erabiltzaileek nahi dituzten edukiak publikatzen dituzte.

iReport.com duela hilabete batzuk egin zen ospetsu, Steve Jobs Appleko kontseilari delegatuaren ustezko heriotzaren berri eman zuelako. Albistea faltsua zen, baina ondorioz konpainiaren akzioek behera egin zuten.

Astleyren gezurraren egileek AP albiste agentziaren logoa erabili zuten, informazioari sinesgarritasuna emateko xedez.

Atzo, Rick Astley Twitterren gehien agertu zen izenetakoa izan zen, eta "Never gonna give you up" abestiaren bideoklipak ia 18 milioi bisita izan ditu orain arte. Heriotzak izarren distira handitzeko baliagarriak diren adibide.

Jeff Goldblum ere hiltzat jo dute eta Stephen Colbert komikoaren telebista saioan txantxa egin diote. Colbertek berak haren heriotzaren berri eman du, aktorea aurrean bazuen ere.

fakeawish.com webguneak ere onurak atera ditu. Egunero milaka bisita ditu, baina asteburu honetan milioi erdi izan ditu.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa