Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Internet

Albisteak estekatzeagatik ordaindu?

Naiara Ballesteros

2009/07/03

Richard Posner AEBetan eragin handia duen epaileak iradoki duenez, hedabide digitalek beren edukiak estekatzeagatik kobra lezakete idatzizko prentsa desagertuz gero. Horrek, batez ere, bloggerrei eragingo lieke.

Richard Posner AEBetako beso luzeko Zuzenbideko epailearen ustez, hiltzear dagoen idatzizko prentsa azkenean desagertzen bada, hedabide digitalek berezko edukiei (egun dohain dira) estekak egiteagatik kobratzeko aukera erabili lezakete.

Posner epaileak bere blog-ean adierazi duenez, krisi ekonomikoak kontsumo ohituretan eragina izan du. Arazoa da ohitura horiek (aurreztea une hauetan) aldatzea zaila izan daitekeela, une hobeagoak etortzen badira ere: "erabiltzaileak luxurik gabeko bizi modura ohituko dira eta etorkizunean ez dute nahi izango bizi modu hori aldatu".

Posnerren aburuz, kazetaritza enpresen eremuan egoera antzekoa da. “Idatzizko prentsaren ekoizpenaren murriztu egin da eta industria hilzorian dago”, esan du. “Adin guztietako taldeek irakurtzeari utzi diote. Rocky Mountain News edo Seattle Post-Intelligencer bezalako egunkariak itxi dituzte eta New York Times, Wall Street Journal, Washington Post edo USA Today egunkariek galera handiak izan dituzte”, azaldu du.

Interneten edukiak oparitzen dira eta krisiaren eraginez ohitura hori zabaldu egin da. “Jendeak berriak online kontsumitzen ditu, eta krisiaren ondorioz informazioa jasotzeko bide hori gustukoa duela ikusi du; beraz, litekeena da aurreko informatzeko modua ez berreskuratzea”.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa