Albisteak

Teknologia

Teknologia

Internet

Euskaltelek Microsoften posta zerbitzu berria eskainiko du

Erredakzioa

2009/07/13

Euskaltelen 400.000 bezerok Windows Liveren zerbitzuak izango dituzte erabilgarri, besteak beste, Messenger, eta Facebook eta Twitter bezalako gizarte sareetara ere sarbidea izango dute.

Euskaltelen Internet zerbitzua dutenek Microsoften Windows Live teknologian oinarritutako posta zerbitzu berria izango dute laster. Teknologia hori hartuko duen Europako lehen operadorea izango da Euskaltel eta mundu osoko bosgarrena.

Microsoftek eta Euskaltelek hitzarmen bat sinatu eta sistema berri bat kaleratuko dute; gaur Bilbon aurkeztu dute. Hitzarmenaren arabera, Euskal Herriko operadorearen 400.000 bezerok Messenger, argazki galeriak eta Facebook eta Twitter bezalako gizarte sareetarako sarrera bateratua izango dute eskuragarri beren posta kontutik.

Alberto Garcia Erauzkin konpainiako zuzendari nagusiak azaldu duenez, posta elektroniko zerbitzu berriak 5 gigabyteko edukiera izango du; baina, beharren arabera, handiagotu ahal izango da.

Plataformak erabiltzailearen argazki eta bideoak kudeatzeko eta 25 gigabyteko zerbitzari batean biltzeko aukera eskainiko du.

Garcia Erauzkin azaldu duenez, Windows Live plataformara mugikorretik sartzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Zerbitzua hil honen 22an jarriko dute martxan.

.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa