Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Segurtasuna Interneten

Google Street View zerbitzuak 300 kexa jaso ditu Suitzan

Erredakzioa

2009/08/26

Googlek aurpegiak eta autoen matrikulak ezkutatuko zituela agindu bazuen ere, "irudiak difuminatzen dituen tresna oraindik ez dabil".

Googleren argazki bidezko kale-izendegi berriak, Street View -ek, 300 kexa jaso ditu astebetean Suitzan. Argazkietan euren aurpegiak lausotzeko edo, beste barik, irudi horiek Saretik kentzeko eskatu dute herritarrek.

Aurretik ere kritikak jaso ditu Googlek beste hainbat tokitan, pertsonen intimitaterako eskubidea urratu dutelakoan, zerbitzu horrek argitasun handiz aireratu dituelako pertsonen aurpegiak, autoak eta etxeak.

Suitzaren kasuan, abuztuaren 18an kaleratu zutenetik, 300 pertsona, enpresa eta administrazio publiko kexatu dira Google zerbitzuaren aurrean eta Hanspeter Thür datuak babesteko arduradun federalaren aurrean.

Hori dela eta, Thürrek Googleren zerbitzua Internetetik berehala kentzeko eskatu du "bizitza pribatua babesteko neurriak errespetatzen ez dituelako".

Argazkietan aurpegiak eta autoen matrikulak ilunduko zituela iragarri arren, "irudiak lausotzen dituen tresna oraindik ez dabil", Googleren arabera.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa