Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Bing

Gaztelugatxeko Doniene, Microsoften bilatzailearen irudia

Iker Gomez

2009/10/09

Bermeoko biotopo ospetsuaren argazki izugarria agertuko zaie, beraz, Bing-en bidez bilaketak egiten dituzten milioika erabiltzaileei.

Microsoft enpresak Gaztelugatxeko Doniene aukeratu du Bing bilatzailearen irudi nagusia izateko, mundu mailan. Bermeoko biotopo ospetsuaren argazki izugarria agertuko zaie, beraz, Bing-en bidez bilaketak egiten dituzten milioika erabiltzaileei. Iñaki Lizarraga bizkaitarrak ateratako irudia da. Profesioz argiketaria da, baina argazkiak ateratzea da bere benetako pasioa.

Pantaila osoko argazkia jartzea erabaki dute. Lizarragak adierazi duenez, Gaztelugatxeko Donieneko X. mendeko ermitatik hartu dute argazkia, bertara igotzeko azken eskaileretatik hain zuzen ere.

Argazkia objektibo angeluhandi batekin atera zuen, ikus-eremu zabalagoa hartzeko eta eskailera guztiak ikusteko.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, Lizarragak "ohore handia da Microsoftek nire argazki bat erabiltzea".

Euskal Autonomia Erkidegoko toki turistikoenetarikoa da. Urtero, milaka lagun hurbiltzen dira Bermeora, 300 eskailerak igo eta ermita ezagutzeko.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa