Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Bahiketa

11.900 lagunek Alakranaren bahiketa amaitzea eskatu dute Facebooken

I.G.

2009/11/06

Erabiltzaileak nabarmen gehitu dira azken orduetan, egoera larriagotu den einean. Twitter-en bidez ere azken albisteak irakurri daitezke.

Ia 11.900 lagunek atxikimendua eman dute ''Alakrana''ren bahiketaren amaiaera eskatzen duen Facebook-eko taldean. Ontziko arrantzaleenganako eta beren senideenganako laguntza taldea aste honetan bertan sortu dute. ''Alakrana''ren bahiketak 36 egun bete ditu gaur.

Ontziaren bahiketari buruz izan diren azken albiste kezkagarrien ondoren sortu dute taldea. Erabiltzaileak nabarmen gehitu dira azken orduetan, 1.000 bat lagunetatik 11.900 pertsonetara, alegia.

Erabiltzaileek Espainiako Gobernuari egoera konpontzeko eskatzen diote. Horrez gain, Facebook-en bidez, ''Alakrana''ri buruzko azken informazio, albiste eta argazkiak elkarbanatzen dituzte.

Ontziaren inguruko azken ordua ere Twitter-en bitartez jarraitu daiteke.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa