Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Tratu txarren kontra

Emakumeak joz ikasi ez jotzen

Redacción

2009/11/20

Danimarkako bideojoko batek, tratu txarrak pairatzen dituzten aldeko GKE batek igota, polemika sortu du jokoan emakume bat jo behar delako.

Interneten doan dagoen bideojoko batek, eta emakumeak jotzera animatzen duenak, polemika piztu du Danimarkan, erabiltzen duen bortizkeriagatik eta adin txikiko neska bat lurrera bota arte jotzeko eskatzen duelako.

Jokoa "Born og Unge I Voldsramte familier" GKEk jarri du bere webgunean, erakundeak etxean tratu txarrak pairatzen dituzten adin txikikoen eskubideen aldeko ekintzak egiten ditu.

"Hitthebitch" jokoan (emagaldua jo), neska polit bat agertzen da eta jokalariak aurpegia ubelduraz bete eta lurrera bota arte jo egin behar du, neska iraintzen ari delarik.

Zaplaztekoz neska lurrera botatzen duenean eta jokoa bukatzen denean, danieraz mezu bat agertzen da jokalaria iraintzen, emakumeen tratu txarren aurrean aitzakiarik ez dagoela esaten du eta laguntza sikologikoa eskatzera animatzen du.

Polemikaren aurrean, eta beste herrialdeetako jokalariek mezua ulertzen ez dutenez, GKEko arduradunek atzerriko sarbideak blokeatu egin dituzte.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa