Albisteak

Teknologia

Teknologia

Internet

Baliteke Googlek Txinatik alde egitea

Erredakzioa

2010/01/13

Herrialde hartako agintariek ezarritako zentsurak eta oposizioko hainbat ekintzailek haien helbide elektronikoetan pairatutako espioitza dira kausak.

Google erraldoi informatikoak Txinatik alde egiteko mehatxua egin du astearte honetan. Herrialde hartako agintariek ezarritako zentsurak eta oposizioko hainbat ekintzailek haien helbide elektronikoetan pairatutako espioitza dira kausak.

Agiri batean, David Drummond Googleren bulego legalaren zuzendariak salatu egin ditu aipatu gertakizunak eta sarean "adierazpen askatasuna" mugatzeko saiakerak. Hori horrela, Txinan dituzten "interesen bideragarritasuna" aztertu egin beharko dutela ohartarazi du.

Googlek iragarri du eraso sofistikatua atzeman duela Giza Eskubideen aldeko hainbat ekintzaileren helbide elektronikoetan, eta espiotza hori beste 20 webgunetan inguru jaso dela uste du.

Dena dela, enpresaren iturriek ez dute zehaztu Txinako agintariak auzian nahasita dauden.

Hurrengo astean, Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak neurriak iragarriko ditu beste herrialdeetako erabiltzaileak zentsura barik webguneetan sar daitezen.

Iazko ekainean, Pekinek eduki "baldarrak" dituzten webguneak kentzeko agindu zion Googleri.

Googlek 360 milioi erabiltzaileko merkatu potentziala dauka Txinan, baina ia gainerako herrialde guztietan gertatu ez bezala, han ez da lider. Baidu bilatzaileak dauka nagusigoa, bilaketa guztien %60 berak baitira. Konpainia estatubatuarrak %30 ditu.

Googleren mehatxuaren ondorioz, Googleren akzioek %1eko jaitsiera izan dute merkatuetan, eta Baidurenak %6,8 hazi dira.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa