Albisteak

Teknologia

Teknologia

Gidatze adimenduna

Aparkalekua aurkitzen duen autoentzako sentsorea diseinatu dute

Erredakzioa

2010/02/09

Sentsore ultrasonikoak, GPS hargailuak eta sakelako telefonoa batzen ditu sistema horrek. Zientzialari taldeak ultrasoinuen arteko distantzia aparkaleku bihurtzen duen algoritmoa prestatu du.

New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko zientzialari talde batek aparkalekua aurkitzeko gai den autoentzako sentsorea diseinatu du. Horretarako, sentsore ultrasonikoak, GPS hargailuak eta sakelako telefonoa batzen ditu eta auto-ilarak arintzea du xede.

''Low cost'' informazioa eskainiko die sistema horrek gidariei eta, web-mapen edo nabigazio sistemen bidez, aparkalekua aurkituko du.

Ikertzaile taldeak hainbat taxilarien autoen ateetan frogatu zuen asmakizuna. Bi hilabetetan bildutako informazioarekin, ultrasoinuen arteko distantzia aparkaleku bihurtzen zuen algoritmoa prestatu zuten adituek, eta % 95ean emaitza fidagarria zen.

Horrez gain, emaitza horiek GPSarekin konbinatu eta hutsik zeuden tokien mapak lortu zituzten. Kasuen % 90ean aparkalekua aurkitu zuten.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa