Albisteak

Teknologia

Teknologia

Turismo kanpaina berria

Zer irizten diote blogariek Eusko Jaurlaritzaren proiektuari?

D.P.

2010/02/23

Turismo Sailak blogariak kontratatu nahi ditu Interneten Euskadi sustatzeko. Hori horrela, eitb.com-ek zenbait blogarirekin hitz egin du.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila Interneten ospe ona duten lauzpabost blogari kontratatzen saiatuko da aurten, sarean Euskadi sustatzeko helburuz.

Hori horrela, blogariek hainbat ekitaldi kultural eta zita hizpide hartu beharko lituzkete euren kaieretan.

Neurriak ezustea ekarri du, blogari baten ospea haren independentzian baitatza. Baina, zer deritzo euskal blogosferak? eitb.com-ek hiru euskal blogari ezagunekin hitz egin du.

Galder Segurolak, galder.net webgunearen blogariak, gogorarazi du sistema hori "martxan" dagoela jada Interneten, eta enpresa asko "zeregin horretarako" sortu dituztela.

Galderrek ez du bestelako arazorik ikusten Turismo Saileko proiektuan, baldin eta "argi geratzen bada blogariek askatasun osoz eman ahal izango dutela iritzia". "Funtsezkoa da hori argi geratzea eta haien iritziak errespetatzea", gaineratu du.

Hortaz, guztiz errefusatu du Jaurlaritzak blogariak kontratatzea iritzi bideratuak publika ditzaten.

Blogarien askatasunaz Euskadi Digital webguneko Rafa Martinez mintzatu da. Bere ustez, halakoetan nekez izan dezakete askatasuna, aurkako iritziak emanez gero, "hurrengoan ez zaituzte deituko eta".

Rafa Martinezek ere ezinbestekotzat jo du Gasteizko Gobernuak argi uztea blogariek askatasun osoz hitz egin ahal izango dutela.

Gorka Julio (Teketen) blogari ezagunaren aburuz, "positiboa" da Jaurlaritzak Interneten eta sare sozialen garrantziaz ohartu izana, baina blogariak kontratatzeko proiektua "artifiziala" dela iritzi dio.

Bere ustez, Gasteizko Gobernuak "eztabaida piztu" beharko luke, blogariak "parez pare" jarrita, baina inoiz ez kontratazioak eginez.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa