Albisteak

Teknologia

Teknologia

AEBetan

Googleren telebista plataforma 2011n iritsiko da

Erredakzioa

2010/09/08

Bilatzailearen telebista proiektuarekin erabiltzaileek Sareko eskaintza guztiaren artean aukeratu ahalko dute.

Googlek bere telebista plataforma nazioartean&' || 'nbsp; 2011n kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Ameriketako Estatu Batuetan jarri beharko du martxan. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan.

"Ez zarete saioak aukeratzeaz arduratu beharko, guk egingo dugu lan hori", esan du Eric Schmidt Googleko zuzendariak proiektuaren aurkezpenean.

Telebista proiektu horretan, bilatzailea telebistarako egokituko dute eta, Britany Bohnet Googleko arduradunak adierazi duenez, Sareko eskaintza guztiak bildu eta aukera guztien artean hautatzeko aukera emango die erabiltzaileei.

"Gainontzeko enpresek 20-30 kanaleko eskaintza egiten dute. Guk, berriz, webgune guztia eta merkatu androginoko ehunka App jartzen ditugu kontsumitzaileen esku", esan du Bohnetek.

"Doodle" misteriotsua

Bilatzaileak doodle ("logo") berezia zuen atzo. Saguaren erakuslea Google hitzaren gainean jarriz gero, hitz hori osatzen zuten bolatxoak alde batetik bestera mugitzen ziren. Gaur, berriz, Google hitza koloreztatu egiten da bilatzailean hitz gakoak idazten diren heinean.

Googlek ez du "doodle" berri horien esanahia argitu, baina funtzionaltasun berriekin zerikusia omen du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa