Albisteak

Teknologia

Teknologia

Zortzi mito ezeztatu dituzte

Telefono mugikorren inguruko mitoak ezeztatu dituzte

Erredakzioa

2012/01/17

Hegazkinen talkekin, gasolindegietako suteekin, minbiziarekin edo mugikorren bateriarekin lotutako hainbat mito ezeztatu dituzte.

  • Telefono mugikorra.

    Telefono mugikorra. Argazkia: EITB

Nokiak zortzi mito ezagun ezeztatu nahi izan ditu eta horretarako,konpainiaren hainbat ondorio helarazi die bezeroei.

Lehen sasi-mitoa gasolindegietan mugikorrek suteak eragin ditzaketela da. Nokiak bere blogean argitaratu duenez, "ez da inoiz gertatu". Tesi hori berresteko, Petrolioaren Institutu Amerikarreko bozeramailearen hitzak jaso ditu: "Horrelako suteetan ez dugu inoiz sakelako telefonorik aurkitu".

Bigarren mitoa mugikorren teknologia bere eboluzioaren mailarik gorenera iritsi dela da. Konpainiak gezurra dela esan du eta garatzen jarraituko dutela berretsi dute.

Hirugarrena, mugikorren erabilerak hegazkinen arteko talkak eragiten dituela da. " Hori nekez gertatuko da", esan dute konpainia horretako ikertzaileek.

Beste uste ustel bat: mugikorren erradiazioak minbizia eragin dezake. Nokiaren arabera, "mugikorrak seguruak dira, X izpiek erabiltzen ez dituzten moduko erradiazio mota bat erabiltzen dutelako; erradiazio ionizatzailea, alegia. Hala ere, konpainiak onartu duenez, "oraindik ezin da ziurtatu", baina "horrelakorik ez da inoiz frogatu", gaineratu du.

Beste mito bat, mugikorrekin ibilgailu bat ireki daitekeela da. Askok esan dute ibilgailuaren ondoan dagoen beste gailu batekin kontaktuan dagoen mugikor bati urrutiko kontrola zuzenduz gero, ibilgailua ireki daitekeela.

Bateriaren inguruko mitoak

Nokiak ezeztatu dituen hurrengo mitoak bateriarekin lotuta daude.

Lehena, mugikorra egunero kargatuz gero bateria gutxitzen dela. Mito hau oso ezaguna da, baina Nokiak argitu duenez, "mugikorren historiaren hasieran gertatzen zen, baina dagoeneko horrelako arazoak konpondu dira, are gehiago smartphonetan".

Bigarren mitoa kode ezkutu baten bidez bateriaren iraupena luzatu egin daitekeela da. Konpainiak erabat ezeztatu du horrelakorik egin daitekeenik.

Azkenik, sektorean Nokiaren eragina txikia izan omen dela da. Nokiak txantxa egin du honekin eta sektorean izan duen garrantzia nabarmentzen den esteka jarri du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa