Teknologia
Erredakzioa
2012/01/20
Artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handiena zen. Protesta gisa, Anonymousek eraso egin die AEBetako Gobernuko eta Universal enpresako hainbat webguneri.
Bideoak (1)
FBI (Ikerketa Bulego Federala) estatubatuarrak itxi egin du ostegun gauean (Euskadiko ordua) MegaUpload webgune ospetsua, hots, artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handiena eta arrakastatsuena.
Halaber, lau pertsona atxilotu ditu, tartean fundatzailea, "pirateria informatiko nazioarteko sare kriminal" bateko kide izatea egotzita. Egile eskubideak urratuz 500 milioi dolarreko kalteak egin izana leporatu die.
Milaka webgunek (tartean Wikipedia eta Google) SOPA legearen aurka 24 orduko "itzalaldia" egin eta egun batera etorri da MegaUploaden itxiera. Nolanahi ere, FBIk azaldu du operazioak ez duela inolako loturarik AEBetako Kongresuak 'pirateria' informatikoaren aurka sustatutako lege horrekin.
Operazioa duela bi urte hasi zuten, eta Virginiako epaimahai batek duela bi aste eman zion oniritzia.
Agirian, FBIk adierazi du MegaUpload "egile eskubide urraketen aurka AEBetan inoiz izandako auzi kriminal handienetakoa" dela.
Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte Zeelanda Berrian, eta hainbat sarekada egin dituzte AEBetan eta beste bederatzi herrialdetan, tartean Herbeheretan eta Kanadan. Operazio horietan, 50 milioi dolar atzeman dituzte "aktibo informatikotan".
Atxilotutakoen artean MegaUploadeko fundatzailea dago, hau da, Kim Smith, 'Kim Dotcom' ezizenaz ezaguna.
Gainerako atxilotuak Finn Batato 38 urteko alemaniarra, Mathias Ortmann 40 urteko alemaniarra eta Bram van der Kolk 29 urteko herbeheretarra dira.
Akusazioaren arabera, "bost urtez, erakundeak filmak, musika, telebista saioak, liburu elektronikoak eta sofwarea erreproduzitzen eta banatzen zituzten webguneak kudeatu ditu", eta 175 milioi dolarreko mozkinak lortu izan ditu.
MegaUploadek Hong Kongen zuen egoitza, eta 150 milioi harpidedun zituen. Webgune horretan artxiboak igo zitezkeen, gainerako erabiltzaileek deskargatu ahal izateko.
Nolanahi ere, agintariek esan dute webguneko koordinatzaileek dirua ematen zietela hainbat erabiltzaileri, legez kanpoko materiala igotzeko.
Webgunea oso ospetsua da eta, adibidez, musikaren munduko hainbat artistak, Alicia Keysek eta Kanye Westek kasu, babesa agertu izan diote.
Anonymousen erantzunta
MegaUploaden itxieraren aurrean protesta egiteko, Anonymous pirata taldeak eraso egin die AEBetako Justizia Departamenduaren, Universal Music ekoiztetxearen eta AEBetako Zinema Elkartearen webguneei, besteak beste.
Anonymoysek bere gain hartu ditu erasoak Twitterren.
Taldearen esanetan, "Anonymousek inoiz egindako eraso handiena" izan da, gutxienez 5.635 pertsonak hartu baitute parte.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Joera
Asteazkena 22
Osteguna 23
Ostirala 24
Larunbata 25
Igandea 26
Astelehena 27
Ikusiena
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
Manu se enfada con Andoni por un comentario | El Conquis 2012
Iñaki López habla con la gúia del bote de Korta | El Conquistador
Ibon gana a Larraitz en un duelo muy emocionante | El Conquistador
Así se grabó el séptimo capítulo de El Conquistador | Joking of
Imágenes del Korta verdadero en la sexta edición | El Conquistador
Saskibaloia zuzenean | Gescrap Bizkaia-Montepaschi Siena ETB-1en
Juan Echanove cocina el plato rollo de carne picada | Robin Food
Ziripot y Miel Otxin en los carnavales de Lantz | Navarra directo
Vídeo de detenciones en Andoain y Tolosa | Detenidos Otaño e Igerategi
Murrizketen aurkako protesta Leioako zaharren egoitzan bideoa
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
Vídeo Denuncian los recortes en las sustituciones de las residencias
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Montepaschi Siena-Gescrap Bizkaia, zuzenean, gaur gauean, ETB-1en
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
El Lokomotiv de Moscú llega a Bilbao | Europa League | Athletic
Vídeo del Athletic-Lokomotiv | Juegan este jueves en San Mamés (19:00)
Vídeo de avalancha de aficionados del Oviedo en Lugo | Vídeo fútbol
Olaizola-Beroiz vs Arretxe-Begino (22-11) | Binakako Txapelketa 2012
Vídeo de snowboard | Entrevista con Lucas Egibar y Manex Azula
Vídeo del partido Athletic-Lokomotiv del jueves | Europa League
Vídeo de la bofetada de Chisora a Klitschko durante el pesaje | boxeo
Vídeo de declaraciones de Xala y Laskurain | Vídeo de pelota vasca
Titín-Merino vs Lasa-Peñagarikano (15-22) | Binakako Txapelketa 2012
© EITB - 2012 - Lege Oharra