Albisteak

Teknologia

Teknologia

Zentsura edo egokitzapena?

Twitterrek edukiak zentsuratuko ditu herrialde batzuetan

Erredakzioa

2012/01/27

Dirudienez, "Twitter nazioartean hazten doan heinean, adierazpen askatasunari buruz ideia desberdinak dituzten herrialdeetara" iristen da, eta tokian tokiko legedira egokitu beharra du.

  • Twitter sare sozialaren irudia.

    Twitter sare sozialaren irudia.

Twitterrek adierazpen askatasunaren ideia "desberdina" duten herrialde batzuetan erabiltzaileen komentarioak zentsuratzen hasiko da. Neurri horrek, kasu batzuetan, Twitter betirako ixtea eragin lezake. "Gaurtik aurrera, herrialde batzuetan erabiltzaileen komentario batzuk ez argitaratzeko gaitasuna izango dugu, besteetan argitaratuko ditugun arren", argitu du Twitterrek bere blogean.

Dirudienez, "Twitter nazioartean hazten doan heinean, adierazpen askatasunari buruz ideia desberdinak dituzten herrialdeetara" iristen da, eta tokian tokiko legedira egokitu beharra du.

Zentsuratuko dituen adibideen artean jarri du Twitterrek Alemanian eta Frantzian eduki naziak argitaratu ezingo direla; izan ere, herrialde horietan pentsaera horiek goratzea debekatua dago.

Hala ere, sare sozialak tokian tokiko legedira egokitu behar izateak Twitterren ixtea eragin dezakeela onartu du.

Erabaki horrek, iazko Udaberri Arabiarrean enpresak hartutako politikan norabide aldaketa eragingo luke.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa