Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Inkesta baten arabera

Nire argazkia Facebooken? Baimenik gabe, ez!

Erredakzioa

2012/02/17

Erabiltzaileen % 83ren ustez, Facebooken irudi bat argitaratzeko ezinbestekoa da agertzen direnei baimena eskatzea, eta, % 8ren ustez, irudia baimenik gabe argitaratzea zigortu egin beharko litzateke.

  • Faebookera argazki bat igotzeko agertzen direnen baimena izan behar dela uste dute erabiltzaileek.

    Faebookera argazki bat igotzeko agertzen direnen baimena izan behar dela uste dute erabiltzaileek.

Iruzkinak

Facebookeko erabiltzaile gehienek argazki bat argitaratu aurretik irudi horretan ateratzen diren erabiltzaileei baimena eskatu behar zaiela uste dute. Erabiltzaileen % 83ren ustez, Facebooken irudi bat argitaratzeko ezinbestekoa da agertzen direnei baimena eskatzea, eta, % 8ren ustez, irudia baimenik gabe argitaratzea zigortu egin beharko litzateke, Naked Security atariak 842 pertsonekin egin duen inkesta baten arabera.

Konpainiek erabiltzaileek pribatutasuna kontrolatzeko erremintak sortu dituzte, baina oraindik ez dute sistemarik egokiena topatu. Erabiltzaile bakoitzak bere edukiak kontrolatu ditzake, baina gainontzekoenak ezin ditu kontrolpean izan. Horrela, erabiltzaile batek argazki bar igo dezake, bertan agertzen direnen baimenik gabe.

Arazo hori kezkagarriagoa omen da Facebooken; izan ere, argazkian agertzen bazara beste erabiltzaileari zu etiketatzeko baimena ema diezaiokezu, baina ezetz esanez gero, irudia ez da zure profilean agertuko, baina sare sozialean izango da.

Bigarren aukera, edukia desagertzea eragiten ez duen arren, argazki hori salatzea da.

Iruzkinak

Publizitatea
Eskozia Eskozia Erreferenduma: atari berezia

Azken orduko albisteak

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena