Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Ikerketa baten arabera

Gizakiok Interneteko trafikoaren erdia bakarrik eragiten dugu

Erredakzioa

2012/03/18

Trafikoaren % 5 informazioa lapurtzeko erabiltzen diren 'hackeatzeko' tresnekin erlazionatuta dago.

  • Interneko trafikoaren erdia baliabide automatikoek sortzen dute. Argazkia: EITB.

    Interneko trafikoaren erdia baliabide automatikoek sortzen dute. Argazkia: EITB.

Iruzkinak

Interneteko erabiltzaileek sareko trafikoaren erdia baino gutxiago eragiten dute. Gainontzekoa ekintza automatikoen ondorioa da, Incapsula enpresaren ikerketaren arabera. Datuen arabera, trafikoaren % 31ren helburu nagusia webari kalte egitea da.

Enpresak bezeroen 1.000 webgunetik gora aztertu zituen, hilean gutxienez 50.000 bisita dituztenak. Emaitzek diotenez, trafikoaren % 5 informazioa lapurtzeko erabiltzen diren 'hackeatzeko' tresnekin erlazionatuta dago.

Trafikoaren beste % 5 scraper deitutakoekin lotuta dago. Tresna horiek informazioa bildu eta beste webgune batzuetan publikatzen dituzte. Oso baliagarriak dira, adibidez, data-baseak egiteko. % 2 spammersek sortzen dute, horiek garrantzi gabeko edukiak publikatzen dituzte euren produktuei publizitatea emateko.

"Trafiko gaiztoa"

Ekintza gaiztoen gainontzeko % 19 gainontzeko mugimenduek osatzen dute, programa-espioiak, esaterako. Beste % 20 programa automatiko "onek" osotzen dute; webguneetatik informazio berria etengabe biltzen dituztenak, e.a.

Gauzak horrela, Interneteko benetako erabiltzaileek espazioaren % 49 bakarrik betetzen dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak

Web berezia Web berezia 'El Conquistador 10': informazio guztia, hemen

Bilbo Bilbo Bizkaiko hiriburuaren eraldaketa, argazkitan.
Publizitatea

Ikusiena