Albisteak

Teknologia

Teknologia

EAEko hauteskundeak

Alderdiek teknologia berriak erabiltzen dituzte kanpainarako

Zuriñe Sánchez

2009/02/12

Blogak, Youtube, Facebook, Flickr, Tuenti edo Last FM bezalako webguneak ohiko baliabideak bilakatu dira politikoentzat.

Martxoaren 1eko hauteskundeetan parte hartuko duten hautagaiak eta alderdiak teknologia berriaz sekula baino gehiago baliatzen ari dira. Erreminta hauen eraginkortasuna Barack Obamak erakutsi zuen 2008ko hauteskundeetan.

Alderdien multimedia saileko arduradunen hitzetan, ‘’apustu handia egin dugu interneten alde hedabide gisa, ahalik eta pertsona gehienengana heldu ahal izateko’’.

Web orrialdeak, ‘blog’ak, Youtube eta Facebook, Flickr, Tuenti edo Last FM bezalako giza sareak ohiko baliabideak bilakatu dira gaurko politikoentzat.

EBk adibidez, ‘hauteskunde programa irekia’ antolatu zuen alderdiaren webgunean erabiltzaileek euren proposamenak gehitu zezaten eta ‘’horietariko asko kontuan izan ditugu’’, esan du Roberto Míguez, alderdiaren Internet arduradunak.

Antonio Basagoti, PPko hautagaiak, eguneroko kontakizunak azaltzen ditu alderdiko webgunean, sakelako telefonoarekin ateratako argazkiak publikatuz eta hauteskundeen ikuspegi subjektiboa azalduz.

PSEk martxan jarri zuen joan de larunbatean zuzeneko emankizunak ‘on-line’ emateko aplikazioa bere webgunean eta Patxi Lopezen ‘blog’ean. Modu honetan, kanpainan izango diren ekitaldi garrantzitsuenen berri emango dute sakelako telefonoetara argazkiak, bideoak, leloak eta mezuak bidaliz ‘bluetooth’ teknologiari esker.

Luis Mari Prego, PNVko multimedia arduradunaren arabera, ‘’alderdi hau herritarrekin telefono mugikorraren bidez harremanetan jartzeko modua bilatzen ari da bere inguruan izango diren mitinen berri izateko, programaren proposamen garrantzitsuenak jasotzeko, etab’’.

Obamak herritarrekin harremanetan jartzeko baliabide hauek dituzten abantailak erakutsi zituen eta alderdi gehienek eredu hau jarraitu izan dutela onartu dute.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa