Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Ikerketa

Non sartuko zenuke eskua sakelako telefonoa berreskuratzeko?

Erredakzioa

2012/07/05

Erabiltzaileen % 63k zaborrean ere sartuko lukete, eta % 59k, baita komuneko zuloan ere.

  • Ikerketa batek sakelakoa berreskuratzeko eskua zaborrean sartzeko gai garela iragarri du.

    Ikerketa batek sakelakoa berreskuratzeko eskua zaborrean sartzeko gai garela iragarri du. EFE

Iruzkinak

Kelton Research enpresak egin duen ikerketa baten arabera, Ameriketako Estatu Batuetako erabiltzaileen % 63k zaborrean ere sartuko lukete eskua sakelako telefonoa berreskuratzeko, eta % 59k, baita komunean ere.

Hainbeste erabiltzen dutenez, sakelakoa utzi behar izanez gero, % 87k faltan botako luketela esan dute, eta horien erdiek ordubetean egingo luketela aitortu dute. Horrez gain, gizonezkoek sakelakoa errazago galtzen dutela iragarri du txostenak.

Erresuma Batuko Ofcom enpresak egindako beste ikerketa baten arabera, erabiltzaile gehienek smartphoneen mendekotasuna dutela aitortu dute, eta komunean, ohean edo mahaian ere erabiltzen dutela azaldu dute.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa