Albisteak
Teknologia
Lontzo Sainz
2009/02/24
Hainbat blog, webgune eta talde hauteskunde kanpaina jarraitzen ari dira sarean, analisiak eta iruzkinak idatziz, sare sozialetan bozkatzen edota portada propioak eginez, betiere kanpainak berak sortzen duen informazioa oinarri hartuta.
EAEko hauteskundeen kanpaina historiara pasatuko da, web parte hartzailea (web 2.0) ezinbestekoa izan duen lehenengoa baita. Alderdiak buru belarri ibili dira beraien hitzaldiak eta iritziak webguneen eta blogen bidez ere zabaltzen, eta Facebookek, Twitterrek, Tuentik eta beste hainbat sare sozialek indartsu egin dute kanpainan barrena.
Izan ere, web 2.0 ideiaren ezaugarri nagusia zera da, mezuaren hartzailea (boto-emailea) igorlea dela aldi berean (webmaster, blogari, iritzi-emaile,...). Eta hori da hain zuzen ere gertatzen ari dena. eitb.com-en aipagarri iruditu zaizkigun ekimen batzuk komentatuko ditugu.
Aupatu!
Aupatu (''digg'' eta ''meneame'' sareen euskal anaia) duela urte eta erdi jaio zen, Interneteko erabiltzaileei euren blogak eta webguneak sustatzeko erreminta bat emateko xedez. Erabiltzaileek linkak bidaltzen dituzte, besteen albisteak bozkatu..., eta berriek boto nahikoak lortuz gero, portadan ager daitezke. Dagoeneko 10.000 albiste baino gehiago bidali dituzte urte eta erdian.
Aupatu erreferentzia bihurtzen ari da hauteskunde hauetan ideologia guztietako blogari askorentzat, euren ideiekin bat egiten duten artikuluak bidaltzen ari baitira, gainerako erabiltzaileek bozka ditzaten.
Politika2.0
Blogari hauek asmo zehatza daukate: Interneten eztabaida egiteko lekua sortzea, norberak bere iritzia azaldu eta Euskadiko eztabaida politikoa aberasteko helburuz. Kanpaina honetan, zenbait ekimen berritzaile abiatu dituzte.
Alde batetik 119 segundos daukate. Horretan, politikariek herritarren galderei erantzun diete, 2 minututan. Bestaldetik, Hamaika minutu ekimenean, blogariak 11 minutuko elkarrizketak grabatzen ari dira lehendakarigaiekin, eta kanpainako azken egunean sarean jarriko dituzte.
Halaber, bi ekimen gehiago egingo dituzte EITBren Bilboko egoitzan hausnarketa egunean eta hauteskundeen egunean bertan: Otsailaren 28an, "aurreko egunean", Interneteko hauteskunde kanpainaren nondik norakoak aztertuko dituzte. Eta hauteskunde gauean hamar blogari inguru eitb.com-eko lantaldearekin izango dira, Multimedia talde baten barruan hauteskundeak nola jarraitzen dituzten gertutik ikusteko.
Fevas
Bere aldetik, Adimen Urritasuna dutenen Aldeko Elkarteen Euskal Federakuntzak (Fevas) Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten eta aurtengo hauteskundeetara aurkeztu diren alderdietako lehendakarigaiak elkarrizketatzea lortu du, eta politika sozialei eta adimen urritasunari buruz galdetu die.
Elkarrizketak grabatu egin dituzte, ondoren Youtuben igo, eta orain haien webgunean daude ikusgai. Elkarte sozialen artean aurrekaririk ez duen ekimena da.
Eleccionesvascas puntu...
EHUtik, Iker Merodiok eleccionesvascas2009.wordpress.com/ webgunea jarri du abian, prentsa idatzian kanpaina nola tratatzen ari diren aztertzeko. Bere aldetik, Javi Dominguez kazetaria eleccionesvascas2009.blogspot.com/ blogean ari da iritzia ematen.
eleccionesvascas.com domeinua sare sozialekin lan egiten duen enpresa batena da duela urte askotatik, eta bertan euskal politikagintzari buruzko metabloga dauka. Aurten test dibertigarria sortu dute, noren alde bozkatuko duzun asmatzen saiatzeko. Helburua ondo pasatzea baino ez da. Beraz, ez haserretu emaitzak ez badu zure benetako asmoekin bat egiten... ;-)
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
Video de Euskadi Directo | Se busca a un hombre de Llodio de 85 años
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
"La conciliación familiar es una excentricidad de extranjeros"
En Patrol MD27 Perkins 83, desde Zaragoza hasta Gambia. Foropatrol
'Bielsa enpanadillak', Getxoko Gure Etxean | Mezularia | Audioa
La investigación científica ante la crisis | Audio Boulevard
Viaje al Fuerte Ezkaba en 1938 | Audio de La Noche Despierta
Ventajas y desventajas de los dispositivos de almacenamiento
Video de Euskadi Directo | Se busca a un hombre de Llodio de 85 años
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video de Euskadi Directo | El 'revientalunas' ataca de nuevo
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video de Euskadi Directo | Fernando ya tiene donante para la leucemia
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de accidente en Iurreta | Muere al chocar contra cabina de peaje
Video de Euskadi Directo | El timo de las entradas de la Copa
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo de la relación de admiración entre Bielsa y Guardiola | Final Copa
Vídeo previo a la final de Copa 2012: El Athletic, a por la Copa
Video con declaraciones de Jon Izagirre: 'Estoy muy muy contento'
Video de Euskadi Directo | El timo de las entradas de la Copa
Video de Jon Izagirre en el podium tras ganar la 16ª etapa | Giro
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Rock Party Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Houdini abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Nancys Rubias abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra