Albisteak

Teknologia

Informa nazazu RSS

Teknologia

Berrikuntza

Applek iPad minia aurkeztu du

Erredakzioa

2012/10/24

Kaliforniako enpresak 7,9 hazbeteko ukimeneko pantaila duen gailua aurkeztu du; iPad 2aren ezaugarri berak ditu, baina % 53 arinagoa da. Espainian 254 euroren truke eskuratu ahal izango da.

Iruzkinak

Apple Kaliforniako enpresak iPad minia aurkeztu du astearte honetan, 7,9 hazbeteko ukimeneko pantaila duen gailua aurkeztu da; iPad 2aren ezaugarri berak ditu, baina % 53 arinagoa da.

San Josen, Silicon Valleyko hiriburuan, egindako ekitaldia aprobetxatu du enpresak iPad berriaren laugarren sorkuntza aurkezteko. Horrek aurrekoaren “errendimendu bikoitza” du, hobekuntza ikaragarririk ez izan arren.

Appleren bi taula berriak azaroaren 2tik aurrera erosi ahalko dira 34 herrialdetan, besteak beste, Espainian, AEBetan eta Puerto Ricon, 329 dolarren truke (254 euro) gutxienez. Bertsio ekonomikoagoak izango dira, eta Wi-Fi konexioa bakarrik izango du.

Arkatz bat bezain fina izango da, eta libreta bat bezain arina”, azaldu du Philip Schiller Appleko Munduko Marketingaren presidenteordeak.

Taula txiki honek ukimeneko pantailako 7,9 hazbete ditu, iPad 2a baino % 48 gutxiagoko pisua du, eta bere anaia handiarentzako diseinatu dituzten 275.000 aplikazioekin bateragarria da.

A5 txipa du, iPad 2ak zuen berbera, baina kamara hobeagoarekin. Bateriak 10 ordu inguru irauten ditu.



Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#