eguraldia

Hondartzak

Gorlizko hondartza

Bizkaia

  • Gorlizko hondartza.

    Gorlizko hondartza. Argazkia: Nekane Irusta

Zerbitzuak

- Dutxak

- Hiru  taberna hondartzaren ondoko pasealekuan

- Aparkalekua eta hamakak alokatzeko zerbitzua

Marea behera dagoenean Plentziako hondartzarekin guztiz lotzen da Gorlizkoa, baina marea gora joatean, bi hondartza dira.

Gorlizko hondartzara iristeko arazorik ez dago, inguruko herriekin oso ondo komunikatuta baitago errepidez: Loiuko aireportura 20 minutu daude, Getxorekin BI-634 errepideak lotzen du, Bakiorekin BI-3151ak  eta Mungiarekin BI-2120 errepideak. Hondartzaren ondoan Gorlizko ospitalea dago.

Bestalde, metroa eta herria komunikatzen duen autobus-zerbitzua dago 20 minuturo eta era berean ere, Lemoiz eta Getxo herriak lotzen dituen autobus zerbitzu bat ere  badago, kasu honetan orduro ateratzen dena.

Gorlizko hondartzak 842 metroko luzera eta 45 metroko zabalera du marea behean dagoenean. Uretan bi plataforma daude eta bertan hainbat joko egin daitezke: txirristak, tranpolina...

Bainatzeko eta eguzkia hartzeko leku aproposa izateaz gain, palan, surfean, boogian, hondartza-volleyan, kometetan, piraguan, eta bestelako uretako jokoetan ibiltzeko aukera ematen du hondartzak. Kontzertuak ere egiten dira.

Kontsulta itzazu eitb.com-en Gorliztik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.

Gorlizko hondartzaren argazkiak Eguraldiblogen:

 
 

  •  Gorlizko hondartza

    Argazkia: M.Isabel Arruti

  •  Gorlizko hondartza

    Argazkia: Justino Arto

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa