eguraldia

Hondartzak

Laida hondartza (Ibarrangelu)

Bizkaia

  • Laida hondartza, Ibarrangelun.

    Laida hondartza, Ibarrangelun. Argazkia: Igor Gurtubay

Zerbitzuak

- Dutxak eta komun publikoak

- Aldagelak

- Bizikleta gordetzeko tokiak

- Aparkalekuak

- Tabernak eta jatetxeak

Laida hondartza Ibarrangelu herrian dago, Urdaibai Biosferaren Erreserban (UNESCO). Ia kilometro bat luzeko hareatza dauka eta Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da.

Laida hondartzara Bilbotik 40 kilometrora dago. Gautegiz Arteaga eta Ibarrangelu lotzen dituen BI-3234 errepidetik iritsiko gara bertara. Autobusez: Gernika-Ibarrangelu (A-3526 ) Bizkaibuseko autobusak geltokia du Laidan eta kanpinean. Itsasoz: Udan, ferry batek Mundakarekin eta Sukarrietarekin lotzen du Laida. 280 ibilgailurentzako aparkalekua dago hondartzaren inguruetan.

Urre koloreko harea mehea du Laidak eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mundakako olatu ospetsua eta hala, mundu guztitik surflariak etortzen dira bertara, taula besapean, olatuak hartzera.

Bizkaiko hondartza honen beste berezitasunetako bat hauxe da: Itsasoak ez du sakonera handirik hartzen eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka eta, handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

190 metroko luzera du hondartzak. 19.250 m2 ditu itsasbeheran eta 7.700 m2 itsasgoran.

ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenarenkudeaketa) ziurtagiriak jaso ditu Laida hondartzak, arlo horietan egindako lanagatik. Bai Laidak bai ondoan duen Lagak, biek lortu dituzte ziurtagiri horiek.

Kontsulta ezazu Laidatik gertu dauden webkamerak eta Eguraldia eitb.com-en.

Laida hondartzaren argazkiak Eguraldiblogen:
 

  •  Laida hondartza, Ibarrengelun

    Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren

  •  Laida hondartza, Ibarrengelun

    Argazkia: Jesus Xabier Elguezua Aranguren

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa