eguraldia

Hondartzak

Laga hondartza (Ibarrangelu)

Bizkaia

  • Laga hondartza Ibarrangelun.

    Laga hondartza Ibarrangelun. Argazkia: J

Zerbitzuak

- 740 aparkaleku (Uda sasoian ordaindu egin behar da)

- Dutxak eta komunak

- Aldagelak

- Lau sorosle eta sei hondartzain

- Taberna, jatetxea, pasealekuak eta aisialdirako guneak ditu hareatzak inguruan.

Urdaibai Biosferaren Erreserban, Ogoño lurmuturraren alboan, kokatuta dago Laga hondartza, Ibarrangelu udalerrian.

Laga hondartza Bilbotik 50 kilometrora dago. Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu lotzen dituen BI-3234 errepidetik iritsi gaitezke bertara. Gernika eta Ibarrangelu lotzen dituen Bizkaibuseko A-3526 autobusak geltokia du.

574 metroko luzera du Laga hondartzak: itsasbeheran 138.499 m2 ditu eta itsasgoran 424.499 m2.

Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu Lagakoa, Laidarekin batera. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia. Hondartza itsasoari irekita dago eta surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera.

Beste zenbait ur-kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean.

Aipatzekoa da ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu dituela Laga hondartzak.

Kontsulta itzazu eitb.com-en Lagatik gertu dauden webkamerak nahiz  Eguraldia  Lagako hondartzara joan aurretik.

Lagako hondartzaren argazkiak Eguraldiblogen:
 

  •  Laga hondartza

    Argazkia: M. Isabel Arruti

  •   Laga hondartza Ibarrangelun

    Argazkia: Damian Goitia

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa