eguraldia

Hondartzak

Ondarreta hondartza (Donostia)

Gipuzkoa

  • Ondarreta hondartza, Donostian.

    Ondarreta hondartza, Donostian. Argazkia: EFE

Zerbitzuak


. Kabinak: arropa gordetzeko tokia, aldagelak,dutxak, komunak, dutxarako eskuzapi alokairua eta botikina (10:00-20:00ekainean eta irailean/ 09:30-20:30 uztailean eta abuztuan)
. Komun eta dutxa publikoak
. Sorosleak, botikina eta anbulantzia
. Karpa, toldo, eguzkitako, aulki eta "velomar"-en alokairua
. Igeriketa eta windsurf eskola
. Ezinduentzako zerbitzu bereziak
. Ontzientzako sarrera eta atrakaleku balizatua
. Gabarroia
. Gidatutako ibilbideak kayaken
. Bizikletak uzteko aparkalekuak

Gipuzkoako hiriburuan dauden hiru hondartzetatik txikiena da, baina Igeldo menditik gertuen dagoena ere bai, eta ibilbide politak egin daitezke bertatik hasita.

Donostian, Gipuzkoako hiriburuan, dago Ondarreta hondartza. Hirigunean dago eta 600 metroko luzera du. Oinez joan zaitezke bertatik Donostiako erdiguneraino.

Kontxako badiaren ezker ertzean, 60.000 m2 hartzen ditu Ondarretako harea finak. Bainurako oso egokia da hondartza, olatu gutxi izaten baita bertan urte osoan.

Aparkatzeko guneak daude inguruan eta Donostiabus konpainiako autobusak ere hondartzaraino iristen dira. Horregatik, jende dezente egon ohi da udako egun eguzkitsuetan.

Eduardo Chillida artistaren Haizearen Orrazia eskulturan amaitzen da hondartzaren mendebaldeko ertzetik abiatzen den ibilbidea.

Hondartzatik gertu jatetxeak, kafetegiak, La Perla talasoterapia zentroa eta hainbat ostatu daude.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, Ondarretako webkamera eta Kontxako webkamera  eitb.com-en. 

Ondarreta hondartzako argazkiak Eguraldiblogen:

  

  • Ondarreta hondartza, Donostian

    Argazkia: Pako Kastellanos

  • Ondarreta hondartza, Donostian

    Argazkia: Deli López Alonso

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa