eguraldia

Hondartzak

Kontxa hondartza (Donostia)

Gipuzkoa

  • Kontxa hondartza, Donostian.

    Kontxa hondartza, Donostian. Argazkia: Txomin Rezola

Zerbitzuak

. Kabinak: arropa gordetzeko tokia, aldagelak, dutxak, komunak,dutxarako eskuzapi alokairua eta botikina (10:00-20:00 ekainean etairailean/ 09:30-20:30 uztailean eta abuztuan)
. Dutxa eta komun publikoak
. Sorosleak, botikina eta anbulantzia
. Toldo, eguzkitako, aulki eta piragua alokairua
. Ezinduentzako bainua hartzeko laguntza berezia
. Ontzientzako sarrera eta atrakaleku balizatua
. Gabarroia
. Haurrentzako jolasgunea

Donostiako erdigunean dago Kontxa hondartza, Santa Clara uhartearen parean. Bere edertasuna dela eta, askotan ikusi ahal izan dugu Donostiari buruzko erreportaje eta dokumentaletan.

Gipuzkoako hiriburuan, Donostian, dago Kontxa hondartza. Izen bera duen badiaren erdian dago eta oso metro gutxi daude Kontxatik Donostiako Alde Zaharrera.

Urgull eta Igeldo mediak ditu alboetan eta Santa Clara uhartea parean. Askorentzat, Kontxa da Donostiako ikur ezagunenetakoa.

1.350 metroko luzera du eta 40 metroko zabalera. Guztira, 54.000 m2-ko tartea hartzen du marea behean dagoenean.

Urre koloreko harea finak sakonera gutxi du eta mareen joan-etorriak mugatu egiten du erabil daitekeen hondartza zatia. Leku pribilejiatua da estropadak ikusteko, baita Aste Nagusiko su artifizialak ere. 

Olatu txiki-ertainak izaten ditu  eta uda sasoian gabarroi bat jarri ohi dute igerilarientzat txirrista eta tranpolinekin.

Ingurugiro kudeaketa ona dela eta, Kontxa hondartzak EMAS ziurtagiria berritu zuen 2007an, Europako Batasunaren kalitate ziurtagiri gorena.

Hondartzatik gertu jatetxeak, kafetegiak, La Perla talasoterapia zentroa eta hainbat ostatu aurkitu ditzake bisitariak. Gainera, hainbat lur azpiko parking daude autoa uzteko.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpenaKontxako webkamera eta Kontxako badiaren webkamera eitb.com-en. 

Kontxa hondartzako argazkiak Eguraldiblogen:

  

  • Kontxa hondartza, Donostian

    Argazkia: Juan Ramón Baliñas

  • Kontxa hondartza, Donostian

    Argazkia: Lorentxo Portularrume

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa