eguraldia

Hondartzak

Donibane Lohizuneko hondartza

Lapurdi

  • Donibane Lohizuneko hondartza.

    Donibane Lohizuneko hondartza. Argazkia: Jose Antonio Vazquez

Zerbitzuak

Hondartza Handia leku paregabea da familiarekin joateko, handia baita eta itsasoa, berriz, lasaia. Pareko etorbidean, berriz, hamaiak jatetxe eta taberna daude bisitarien gozagarri.

Donibane Lohizuneko hondartza hirigunean dago, sarbide erraza du eta autoa uzteko tokiak daude inguruan. Hori dela eta, jende ugari izaten da bertan udako egun eguzkitsuetan, familiak, batez ere.

Dena dela, handia da hondartza eta horrek arindu egiten du neurri batean "jende pilaketa". Paseo luzeak eman daitezke itsasertzetik eta haurrekin uretan ibiltzeko ere oso egokia da, itsasoa bare izaten baita bertan. 

Donibane Lohizuneko hondartzaren ondoko etorbidean hamaika taberna eta jatetxe daude, baita beste hainbat denda ere. Ibilbide horretan dago garai bateko Pergola kasinoa ere, egun talasoterapia zentroa.

Hondartza handi horretatik gertu, baina iparraldera joanez -Getariara bidean-, Donibane Lohizuneko beste hondartza bisitatu daiteke: Erromandie.

Oso ederra da Erromandieko hondartza. Hare artean nabarmen ataratzen diren harri handiek ikusgarri egiten dute ingurua eta oso lasaia da. Inguruan, kanpingak, "txiringitoak" eta autokarabanak uzteko tokia dago. Familiak egoten dira batez ere bertan, baina ohikoa da surflariak ere ikustea.

Donibane Lohizunera joateko,A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta A-63 errpidetik jarraitu 2. irteeraraino ( Saint Jean de Luz sud), mugatik zazpi kilometrora.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak  eitb.com-en. 

Donibane Lohizuneko hondartzaren argazkiak Eguraldiblogen:

   

  • Donibane Lohizuneko hondartza

    Argazkia: Mila Egiguren

  • Donibane Lohizuneko hondartza

    Argazkia: Marian Angoitia

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa