eguraldia

Hondartzak

Zarauzko hondartza

Gipuzkoa

  • Zarauzko hondartza.

    Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Zerbitzuak


. Kabinak: arropa gordetzeko lekua, aldagelak, dutxak eta komunak (10:00-20:00)
. Dutxa eta komun publikoak
. Sorosleak eta botikina
. Karpa, hamaka, piragua, surf ohol eta bodyboardeko ohol alokairua
. Surf eskola
. Ezinduentzako zerbitzu bereziak
. Nudismoa praktikatzeko gunea
. Hondartza-kirolgunea
. Ur-kirolerako gunea
. Haurrentzako jolasgunea
 

Surf txapelketengatik ezagutzen dute askok, baina Zarautzeko hondartzan badira bestelako aukerak ere: kirol-arrantza, urpekaritza eta uretako motoak, besteak beste.

Zarauzko hondartza Gipuzkoako hondartzarik handiena da. San Pelayo eta Iteiko tartean dago eta bertara iristeko A-8 autobidea edo N-634 errepidea hartu behar dira.

Hondartza da Zarauzko "arima", Gipuzkoako gune turistiko nagusi bihurtarazten duen elementua. Harea fin eta argiko 2.500 metro ditu eta hondartza paregabea da egun pasa joateko.

Haizetsua da Zarauzko hondartza, olatu gogorrekoa, eta hori dela eta, mundu osoko surfzaleak biltzen dira bertan. Nazioarteko hainbat txapelketa egiten dira bertan eta hangoa da Aritz Aranburu surflaria.

Taberna, kafetegi eta jatetxe ugari biltzen dira hondartza ondoko ibilbidean eta ez dago oso urrun Karlos Arguiñano sukaldari ezagunaren jatetxea ere.

Hainbat aparkaleku daude inguruan eta lurrazpiko bi parking ere badaude.

Hondartzatik gertu kanpin bat eta hainbat ostatu daude.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena , Zarauzko webkamera 1 eta Zarauzko webkamera 2 eitb.com-en. 

Zarauzko argazkiak Eguraldiblogen:

 

  • Zarauzko hondartza

    Argazkia: José Luis Soto

  • Zarauzko hondartza

    Argazkia: Lorentxo Portularrume

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa