eguraldia

Hondartzak

Zenitz hondartza (Iparraldeko Getaria)

Lapurdi

  • Iparraldeko Getariako hondartza.

    Iparraldeko Getariako hondartza. Argazkia: Helene Koupaliantz

Zerbitzuak

- Zerbitzu ugari

Surflari gehien biltzen dituen Iparraldeko hondartzetako bat da Getariako, itsasoa oso egokia baita kirol horretarako.

Iparraldeko Getaria hondartza toki paregabea da surf egiteko. Ura erabat garbia da eta olatu oso onak daude bertan.

350 metro ditu hondartzak eta bitan banatzen du Baldaibaieta ibaiak.

Getariako hondatza mistoa da eta  nudismoa praktikatu daiteke bertan.

Getariako hondartzarik ezagunena Zenitz izan arren, lapurdiko herri honek baditu beste bi hondartza ere: portuko hondartza eta Arotzen Kosta.

Portuko hondartza txikia da eta izenak dioen bezala, portuan dago. Babesean egonagatik, olatu zakarrak izaten dira bertan eta ohikoa da surflariak ikustea. Hondartza arriskutsua da.

Arotzen kosta harkaitzgune baten ondoan dago. Marea baxua denean ur-putzuak sortzen dira eta familia askok haurrekin joateko aprobetxatzen dute. Lasaia da tokia eta uraren kalitatea bikaina da. Horregatik, erreserba naturala izendatu zuten.

Hegoaldetik Iparraldeko Getariara joateko, A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta gero  A-63 errepidetik jarraitu, Getaria (Guethary) irteeraraino.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak  eitb.com-en. 

Bidali Iparraldeko Getariako hondartzako argazkiak Eguraldiblogera:

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa