eguraldia

Hondartzak

Angeluko hondatza

Lapurdi

  • Angeluko hondartza.

    Angeluko hondartza. Argazkia: David Othondo

Zerbitzuak

Aturriko ibai-ahoaren alboan, Angeluko hondartza, euskal kostaldeko azken hondartza dago, izan ere, Bokale igarota, Landetara helduko gara.

Angeluko hondartza  hondar mehez osaturiko 4,5 kilometrok osatzen dute, eta kilometro horiek guztiak La Barre, Les Cavaliers, Les Dunes, Lócean, Madrague, Les Corsaires, Marinella, Sables d´Or, Club eta VVF (Miarritzetik joanda lehendabizikoa) hondartzen artean banatzen dira.

Aturriko ibai-ahoari itsatsia, La Barre euskal kostaldeko azken hondartza dago, hau igaro ostean, Landetara helduko baikara.

Les Cavaliersen arroketan munduko suf txapelketa garrantzitsuenak egiten dira, baita L´Ocean hondartzan ere. Hemendik hurbil taberna eta jatetxe ugarirekin egingo dugu topo, baita talasoterapia eta bestelako hainbat ostalaritza aukerekin ere.

Les Dunes ezkutuen dagoen hondartza da, eta jende gutxi joan ohi da bertara. Hori dela medio, ez dago sorospen zerbitzurik.

L´Ocean nahiko handia da, eta hondartzaren zati batean nudismoa praktikatzeko aukera dago. Surf egiteko toki paregabea da.

Madregue zerbitzu gehien dituen hondartza da eta, Les Corsaire, berriz, hondartza lasaiena.

Sables d´Or saltokiz inguratua dago, eta horregatik jende ugari ibiltzen da bertan; hala eta guztiz ere, surf kluba izen bereko hondartzan dago kokatua, Club delakoan, alegia.

Amaitzeko, Miarritzetik helduta hondartzarik hurbilena VVF da, garai batean Chambre d´Amour edo Maitasun Gela bezala ere ezaguna. Itsasargitik gertuen dagoen hondartza da hau.

Angelura joateko A-8-a hartu behar da mugaraino, eta A-63a jarraitu Baionara noranzkoan, Angeluko irteerara iritsi arte.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak  eitb.com-en. 

Bidali Angeluko hondartzetako argazkiak Eguraldiblogera.

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa