eguraldia

Hondartzak

Zurriola hondartza (Donostia)

Gipuzkoa

  • Zurriola hondartza, Donostian.

    Zurriola hondartza, Donostian. Argazkia: Txomin Rezola

Zerbitzuak

. Kabinak: arropa gordetzeko tokia, aldagelak, dutxak, komunak,dutxarako eskuoihal alokairua eta botikina (10:00-20:00 ekainean etairailean/ 09:30-20:30 uztailean eta abuztuan)
. Dutxa eta komun publikoak
. Sorosleak, botikina, anbulantzia eta sorospenerako ontzia
. Toldo, hamaka eta surferako ohol alokairua
. Ezinduentzako zerbitzuak
. Igeriketa, surf eta windsurf eskola
. Bizikletak uzteko aparkalekua
. Haurrentzako jolasgunea

Donostiako hondartzarik "surflariena" da. Ulia mendiaren magalean dago eta inguruan tabernak eta kirolguneak ditu.

Zurriola hondartza Donostia ekialdean dago, Kursaal kongresu jauregiaren eta Saguesen artean. Gipuzkoako surfzaleen hondartza gustukuena da, Zarauzko hondartzaren ostean.

Urumea ibaia itsasoratzen den tokiaren alboan dago hondartzan, Gros auzoan, Ulia mendiaren azpian.

Donostiako hondartzarik handiena da 88.000 m2-rekin: 800 metro luze da eta 110 metro ditu zabaleran.

Zurriolako harea fina eta argia da eta olatuek gogor jotzen dute bertan. Hori dela eta, jende ugari ibiltzen da urte osoan surf eta bodyboard egiten. Igeriketa, surf eta windsurf eskola dago hondartzan eta boleibol eta saskibaloian jolasteko azpiegiturak ere badaude inguruan.

Hondartzak izugarrizko hobekuntza izan zuen 1994an, obra handi bati esker, eta egun Donostiako "modernoena" da askorentzat. Gainera, ez da Ondarretan eta Kontxan bezain besteko  "jende pilaketarik" egoten.

Ingurugiroaren kudeaketa ona dela eta, Zurriola hondartzak EMAS ziurtagiria berritu zuen 2007an, Europar Batasunak ematen duen ziurtagiri gorena, hain zuzen ere.

Hainbat jatetxe, kafetegi, ostatu eta gasolindegi bat daude hondartzatik gertu.

Lur azpiko parking bat dago Kursaalean eta beste hainbat inguruetan. TAO eremuak ere badira hondartzatik gertu eta Donostiabus konpainiaren autobusek ere geldialdia egiten dute bertan. Gainera, Renferen aldiriko tren-zerbitzuak Gros auzoan duen geltokitik gertu dago hondartza.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta  Zurriolako webkamera  eitb.com-en. 

Zurriola hondartzako argazkiak Eguraldiblogen:

  

  • Zurriola hondartza, Donostian

    Argazkia: Ixabel Briz Sánchez

  • Donostiako Zurriola hondartzan

    Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa