eguraldia

Hondartzak

Ondarraitz hondartza (Hendaia)

Lapurdi

  • Hendaiako Ondarraitz hondartza.

    Hendaiako Ondarraitz hondartza. Argakzia: Juanjo Torrado

Zerbitzuak

. Botikina eta sorosleak (ekainaren 15etik irailaren 15era, 11:00etatik 19:00etara )
. Denda eta hamaka alokairua
. Haurrentzako jolasgunea
. Surf eskola
. Ezinduentzako zerbitzu bereziak
. Tabernak eta jatetxeak

Lapurdiko lehen hondartza da, muga igarota. Euskal hondartza guztietatik handiena da eta seguruena ere bai asko eta askorentzat.

Ondarraitz, Hendaiako hondartza handia, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekutik gertu dago. Hondarribiako hondartzaren ia parean dago, hain zuzen ere, beste itsasertzean.

Harea fineko 3,5 km. ditu Hendaiako hondartzak eta itsasoa oso bare egon ohi da. Horregatik, toki paregabea da espazioa eta segurtasuna nahi duten familientzat. Surfean ikasten hasteko edo hondartzatik paseo luzeak emateko tokia aproposa ere bada.

Hondartzaren amaieran, Santa Ana lurmuturraren ondoan bi haitz handi daude: "Dunbak" edo "Bikiaik". Harkaitz horiek dauden gunea da, gainera, Hendaiako lekurik ezagunenetariko bat.

Berez ez dago baimenduta nudismoa, baina "bikien" inguruko espazioan oso normala da nudistak egotea.

Hondartzako toki horretan bertan daude, bestalde, ezinduentzako zerbitzu bereziak.

Bikietatik ikusten diren itsas-labarren gainean, berriz, Antoine d'Abbadieren gaztelua dago.

Hendaiako behealdean dago hondartza, kirol-portuaren eta arrantzaleen portuaren ondoan. Hondartzaren parean Itsasoko Etorbidea dago, hamaika ostalaritza zerbitzu biltzen dituen gunea. Bertan, oso ezagunak dira  Kasinoa eta talasoterapia zentroa.

Hegoaldetik Hendaiara joateko, A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta A-63 irteeera hartu Biriatun. Euskotreneko tren zerbitzua ere bada Donostiatik joan ahal izateko. Hondarribiatik, berriz, ontzi bat irteten da 15 minuturo Hendaiara. 

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak   eitb.com-en. 

Hendaiako hondartzaren argazkiak Eguraldiblogen:

   

  • Ondarraitz hondartza, Hendaian

    Argazkia: Patricia Schnabel

  • Hendaiako hondartza

    Argazkia: Isidro Etxeberria

 

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa