eguraldia

eguraldia

Txingor ekaitz handia

Ekaitzak utzitako kaltetuentzako arreta-bulegoa ireki dute Gasteizen

Erredakzioa

2009/07/02

Udalak laguntza eman nahi die euren aseguru-etxeei erreklamazioak egin behar dizkieten herritar guztiei, txingorrak kalte handiak sortu eta gero.

Gasteizeko zenbait herritar kaltetuak izan ziren asteazken arratsaldean botatako txingor ekaitzaren ondorioz; Udalak, haientzat, arreta-bulego bat zabaldu du Espainia Plazako udal-erregistroaren bulegoetan. Hor, euren aseguru-etxeei egin behar dituzten erreklamazioak nola bideratu azalduko diete. Bulegoa goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara arte dago irekita, eta, arratsaldean, 16:30etik 19:00etara; halaber, Gasteizeko Hiritar-zentroetan ere informazioa lortu ahal dute. Lagun asko joan dira arreta-bulegora goizetik, bereziki autoetako leihoetan eta txapan izandako kalteengatik, eta etxebizitzetako pertsianetan.

10 bat minutuko iraupena izan zuen ekaitzak eta 17:00 aldera hasi zen. Txingorrak gehien kaltetu zituen auzoak Lakua, Zabalgana, Ariznavarra eta Armentia izan ziren, baina beste zona batzuetan kalte ugari utzi zituen, erdialdean adibidez, bereziki ibilgailuetan. Txingor zatiak oso handiak izan ziren une batzuetan, irudi hauetan ikusten denez. Hiriko zenbait tokitan baltsak osatu ziren.

Erabiltzaileek, lehen unetik, ekaitzeko argazkirik onenak bidali dituzte eitb.com-era.

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 10/01/2012

Ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko…

  • Itsasgora 03:53:00
    16:21:00
  • Itsasbehera 10:08:00
    22:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.07 / 3.89
    B: .82 / .92
  • Eguzkia UTC 07:43:00
    UTC 16:55:00
  • Ilargia 08:10:00
    18:35:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa