eguraldia

eguraldia

Eguraldia, hitz gutxitan

Zirimiria kostaldean, ostarteak barnealdean

Goretti Rodriguez

2009/07/04

Barnealdean baliteke ekaitzak jotzea, eta txingorra ere bota lezake. Tenperaturak Gipuzkoan, gainerakoan bezala, gora egin du asteburuan jaitsi aurretik.

Hemen duzu ondorengo egunetarako iragarpena, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eskutik.

LARUNBATEAN: Goizean, giro hodeitsua izango dugu, batez ere kantaurialdean, nahiz eta ostarteren bat ere egongo den. Arratsaldean, aldiz, euri arina egingo du. Ekaitzak jo lezake berriro, eta kazkabarra ere egoteko aukera dago. Maximoak 25-27 gradutan geratuko dira barnealdean eta 23º-tan kostaldean.

IGANDEA: Giro goibela, oso hodeitsua. Itsasertzean, euri arina egin lezake. Barnealdean ez da hainbeste hodeirik egongo, eta euririk ez du egingo. Termometroek behera egingo dute berriz ere; kostaldean 21-22 graduko maximoak izango ditugu, eta barnealdean 25ekoak.

ASTELEHENA: Aldaketa handirik ez. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Maximoak 20 graduko mugaren inguruan geratuko dira, eta baliteke euri arina egitea.

ASTEARTEA: Egun hodeitsua, baina prezipitaziorik ez. Zerua ez da erabat urdin egongo. Tenperaturak apur bat gora egingo du.

ASTEAZKENA. Nahiz eta iragarpena oraindik baieztatu behar den, joerak aipatu du termometroek gora egingo dutela, giro lehorra izango dugula, eta zerua estalita egongo dela.

Eguraldiblogen argazkiak ikusteko aukera duzu, eta unean uneko eguraldia jarraitu ahal duzu gure web-kamerak online erabilita.

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 10/01/2012

Ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko…

  • Itsasgora 03:53:00
    16:21:00
  • Itsasbehera 10:08:00
    22:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.07 / 3.89
    B: .82 / .92
  • Eguzkia UTC 07:43:00
    UTC 16:55:00
  • Ilargia 08:10:00
    18:35:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa