eguraldia

eguraldia

Astronomia

Zeruak eskaintzen duen ikuskizunak ez du oporrik hartuko uda honetan

Jesus Elordui

2009/08/10

Zenbait astroren konjuntzioa uztailean, eta Perseiden ozar-izarra abuztuan ondorengo hilabeteetako fenomenorik nabarmenenak izango dira. Bizkaiko Astronomia Elkarteak eitb.com-ekin hitz egin du.

Artizarrek, Martek, Aldebaran izarrak, Ilargiak eta Pleiadeek osatuko duten konjuntzioa, uztailaren 18an eta 19an, eta Perseideen ozar-izarra, abuztuaren 3tik 25era, 2009ko udan zehar zeruan ikusi ahal izango ditugun fenomeno astronomikorik ikusgarrienak izango dira. Horrela esan du Eduardo Rodriguezek, Bizkaiko Astronomia Elkarteko idazkariak. Horiez gain, beste bi fenomeno aipagarriren berri eman dio eitb.com-i: beste ozar-izar bat (Hego Delta Akuaridak, uztailaren 3tik abuztuaren 15era), eta udako gauak Jupiter planetak gurekin igaroko dituela.

"Uda, fenomeno astronomiko gutxi ala asko izanda ere, urtaro oso egokia da zeruaz gozatzeko; izan ere, aisialdi luzeagoa dugu, eta gaueko tenperatura atseginagoa izaten da". Eduardo Rodriguezek azaldu duenez, sasoi honetan "zerua oso erakargarria da, denetarik du; prismatiko soil batzuekin, Esne-Bidetik ibilbide bat egin ahal dugu, eta milaka izar ikusiko ditugu, gas hodeiak, nebulosa txikiak, edo izarren kumuluak". Ezin dugu ahaztu , dena den, horretarako hiriek eta herriek sortzen duten argi-kutsaduratik urrundu behar garela.

Gomendio hori kontuan izatekotan, eta ekialdera begiratzen badugu uztailaren 18an eta 19an egunsentiko 5etan, aurretik aipatutako astroen konjuntzioa ikusi ahal izango dugu. Perseiden ozar-izarrak, askok "San Lorenzoren malkoak" izenarekin ezagutzen dute, bitxikeri bat du aurten. Gehienetan, begirale batek, ordubetean eta baldintzarik onenetan ikusi ahal izaten dituen meteoroen kopurua aipatzen duen balioa 2009koa baino txikiagoa izaten da; hau da, iragarpena baikorra da, eta badirudi Perseidek gainerako urteetan baino ikuskizun handiagoa emango dutela. Ozar-izarraren egunik aipagarriena abuztuaren 12ko goizerako iragarrita dago. Baina Rodriguezen esanetan, egun horretako baldintzak ez dira oso aproposak izango: "Gauaren bigarren zatian, ilbehera egongo da; hortaz, euria ikusteko unerik onena abuztuaren 1tik 12rako eta 12tik 13rako gauetan, lehen orduetan, izango da".

Jupiter, gauero ikusi ahal izango duguna, ikusgarriagoa izango da abuztuaren bigarren eta hirugarren astean. "7 x 50 edo 10 x 50ko prismatikoekin, ikusi ahal izango dugu lau satelite galileanoak nola mugitzen diren planetaren inguruan", esan du Eduardo Rodriguezek. Zoritxarrez, badago beste fenomeno garrantzitsu bat guk ahaztu behar izango duguna: uztailaren 22an, Eguzki-eklipse oso bat egongo da. Indiatik, Nepaletik, Bangladeshetik, Txinatik eta Pazifikoko irla batzuetatik ikusi ahal izango dute, baina gure lurraldean ez da posible izango, "ezta fase partzial batean ere".

Saturnoren eraztunak

Irailaren 4an beste gertakari azpimarragarri bat gertatuko da, Saturno eta bere eraztunekin zerikusia duena. Eduardo Rodriguezek azaldu duenez, planeta hori inguratzen duten eraztunak angelu desberdinetatik ikusten ditugu Lurretik, bere orbitan duen kokapenaren arabera. 14 edo 15 urtean behin, eraztunak zut kokatzen dira Lurrarekiko, eta, hortaz, "ikusezinak dira guretzat, euren 1,5 kilometroko lodiera txikiaren ondorioz". Nolanahi ere, fenomeno hori ezin izango dugu ikusi gure planetatik, "Saturno Eguzkitik oso hurbil egongo baita".

2009an Astronomiaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari gara, eta Bizkaiko Astronomia Elkarteak, hori dela eta, Izarren Festan hartuko du parte. Estatu osoan abuztuaren 12an izango da. Ekimena hirugarren aldiz antolatu dute, eta aurten "Esne-Bidearen, Perseiden eta Jupiterren behaketa egingo dugu". Elkartea Madariaga Dorretxea Bioaniztasunaren Zentroarekin batera egongo da.

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 10/01/2012

Ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko…

  • Itsasgora 03:53:00
    16:21:00
  • Itsasbehera 10:08:00
    22:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.07 / 3.89
    B: .82 / .92
  • Eguzkia UTC 07:43:00
    UTC 16:55:00
  • Ilargia 08:10:00
    18:35:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa