eguraldia

eguraldia

Gasteizen

Txingorraren eraginez 2.300 lagunetik gora kaltetu

Erredakzioa

2009/07/04

Arabako hiriburuko Udalak iragarri du errenta txikia dutenentzako estatuko laguntza bideratuko duela. Eguraldiaren inguruko informazioak ekaitza iragarri du larunbat honetarako ere.

Patxi Lazcoz Gasteizeko alkateak esan du, txingorrak kaltetu eta errenta txikia izan zein ekonomikoki estu dabiltzan hiritarrek estatuko laguntzak izango dituztela. Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren menpekoak dira eta&' || 'nbsp; Udalak bideratuko ditu.

Lazcozek azaldutakoaren arabera, Gasteizek asteazkenean pairatutako txingorraren ondorioz "katastrofe-gune" izendapena lortu edo ez, Estatutik bi laguntza lerro datoz hirira. Alde batetik, uholdeen ondorioz sortutako kalteen gainekoa eta bestetik, zenbait baldintza ekonomiko bete eta autoan edota etxean kalteak izan dituztenena. Alkatearen esanetan, “egoera benetan kaxkarra” duten hiritarrek jasoko dituzte laguntzok; diru sarrera oso txikikoek, langabetuek, edo pentsio baxuko erretiratuek.

Gasteizeko Arreta-bulegoan ostegunetik gaur arte 2.300 lagun izan dira asteazkenean izandako txingorrak eragindako kalteen berri emateko.

Lazcozek gogoratu du "zaila" izango dela “Katastrofe-gune” izendapena lortzea baina eskaerak indarra hartzeko garrantzitsua dela hiritarrek gertatutakoaren berri ematea horretarako prestatutako udal bulegoetan. Hortaz gain, aditzera eman du izendapena lortzeko bidean Patxi Lopez lehendakariak “bultzada” bat emateko konpromezua hartu duela era berean kaltetuekiko elkartasuna adieraziz.

Kaltetutako udal eraikinak 67 izan direla baieztatu du alkateak eta horietatik 35ek berehalako konponketa behar dutela.

10 bat minutuko iraupena izan zuen asteazkeneko ekaitzak eta 17:00 aldera hasi zen. Txingorrak gehien kaltetu zituen auzoak Lakua, Zabalgana, Ariznavarra eta Armentia izan ziren, baina beste zona batzuetan kalte ugari utzi zituen, erdialdean adibidez, bereziki ibilgailuetan. Txingor zatiak oso handiak izan ziren une batzuetan, irudi hauetan ikusten denez. Hiriko zenbait tokitan baltsak osatu ziren.
Erabiltzaileek, lehen unetik, ekaitzeko argazkirik onenak bidali dituzte eitb.com-era.

10 bat minutuko iraupena izan zuen ekaitzak eta 17:00 aldera hasi zen. Txingorrak gehien kaltetu zituen auzoak Lakua, Zabalgana, Ariznavarra eta Armentia izan ziren, baina beste zona batzuetan kalte ugari utzi zituen, erdialdean adibidez, bereziki ibilgailuetan. Txingor zatiak oso handiak izan ziren une batzuetan, irudi hauetan ikusten denez. Hiriko zenbait tokitan baltsak osatu ziren.

Erabiltzaileek, lehen unetik, ekaitzeko argazkirik onenak bidali dituzte eitb.com-era.

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa