eguraldia

eguraldia

Iganderako iragarpena

Eguzkia hegoaldean, hodeiak ipar isuraldean

Goretti Rodriguez

2009/07/05

Ekaitza atzean utziko dugu eta Araba zein Nafarroa hegoaldean eguzkia egingo du. Ikusi unean uneko eguraldia webkama Araban erabiliz.

Txingor egunak atzean utziko ditugu baina zeru goibelak ez,&' || 'nbsp; Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Igande goizean zerua ilun eta estalita egongo da ipar isurialdean eta zirimiria edo euri zirina egingo du; hegoaldean, aldiz, giro eguzkitsua izango da, nahiz eta hodeiek ere bere lekua izan. Arratsaldean iparraldeko hodei geruza trinkoa saretu egingo da eta tarte labur batzutan urdingune txiki batzuk ikusiko dira. Orduan, prezipitazioa zaparrada moduan egingo du, baina goizean baino gutxiagotan, hots, aterrune luzeak izango dira. Tenperaturan, gorabehera handirik ez.

&' || 'nbsp;Astelehenean, berriro ere estalita egongo da ipar partean eta noizbehinka euria egingo du, batez ere egunaren lehen partean. Hegoaldean tantaren bat edo euri langar pixka bat egin dezake, baina hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira ordu askotan. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta doi-doi iritsiko dira 20 ºC-ra ipar isurialdean. Iparraldeko haize freskoarekin jarraituko dugu.

Atertzera egingo du asteartean; behe-hodeien geruza saretu eta pixkanaka eguzkiak nagusitasuna hartuko du. Hala ere, goizeko lehen orduetan hodei ugari izango da ipar isurialdean eta kostaldean zirimiri pixka bat egin lezake. Araban eta Nafarroa hegoaldean hodei gutxiago izango da. Tenperaturak gora egingo du pixka bat, baina hala ere 20 eta 25 ºC artean kokatuko dira eguneko maximoak, izan ere, oraindik ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu.

Nahiz izanez gero, argazkiak bilatu ahal dituzu Interneten, zeuk lortutakoak bidaltzeaz gain, Eguraldiblogen.

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 10/01/2012

Ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko…

  • Itsasgora 03:53:00
    16:21:00
  • Itsasbehera 10:08:00
    22:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.07 / 3.89
    B: .82 / .92
  • Eguzkia UTC 07:43:00
    UTC 16:55:00
  • Ilargia 08:10:00
    18:35:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa