eguraldia

eguraldia

Alerta egoera EAEn

40 l/m2-ko prezipitazioak pilatu daitezke asteazkena arte

Eider Garaikoetxea

2009/09/15

Europatik datorren goi-geruzetako depresio isolatu batek zaparrada bortitzak utziko ditu, Bizkaian, batez ere. Eurite hauek aste osoan zehar izango ditugu gurean.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gaur arratsaldetik aurrera zaparrada eta ekaitz gogorrak izango daitezkeelako, prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.

Herrizaingo Sailaren arabera, gaur arratsaldetik aurrera Europatik datorren goi-geruzetako depresio isolatua delako fenomenoa hurbilduko da gure lurraldera (behinola ''tanta hotza'' deiturikoa, izendapen hau meteorologoen artean orain erabiltzen ez den arren).&' || 'nbsp; Adituen esanetan, litekeena da aire masa hotz hori Penintsulako ipar-ekialdera mugitzea eta EAE gainetik asteazkenean igarotzea. Dena dela, ostegun eguerditik aurrera, bueltako bidea egin dezake, berriz zaparradak eta ekaitzak gurera ekarrita.

Okerrena, asteartetik asteazkenerako tartean eta ostegunean

Hori horrela, bi muturreko egoera egongo dira: bata astearte arratsaldetik asteazken eguerdira doan tartean eta bestea ostegun eguerditik aurrera. Asteartetik asteazkenera doazen orduetan zaparrada bortitz eta ugariak espero dira Kantaurialdean, baina batez ere mendebaldean (Bizkaian). Ostegun eguerditik aurrera beste enbata bat aurrikusi dute meteorologoek, depresioa gure lurraldera itzuliko baita. Orduan zaparrada mardulak espero dira, bereziki barnealdean.

Metro koadroko 20-40 litro artean

Tankera honetako depresioen mugimenduak iragartzeko zailak dira, baina hori gorabehera, euripean igaroko ditugu datozen lau egunak. Herrizango Sailaren datuen arabera, asteartetik asteazkenera doan tartean metro koadroko 20-40 litro artean espero dira Bizkaiko kostaldean eta 10-30 artean ostegun arratsaldean eta barnealdean batez ere.&' || 'nbsp;

Aurrez, goizean, abisu horia ezarri du Euskalmeten. Ordu betean 15 litro baino gehiago pilatzeari dagokio abisua. Gaurko, astearteko, 18:00etatik biharko, asteazkeneko, 18:00etara arte egongo da indarrean. Euri gehien Kantaurialdean egingo du, bereziki mendebaldean (Bizkaian). Horrez gain, beste abisu bat eman dute, 24 ordutan metro koadroko 60 litro pilatu daitezkeelako, baina probabilitate hori txikiagoa da. &' || 'nbsp;

Zer da goi-geruzetako depresio isolatu bat?

"Depresio hau oso zaila da iragartzen, bere kasa mugitzen da eta norabidez alda daiteke ordu gutxitan. Metro koadroko 100 litro bota ditzake edo ezer ere ez", azaldu diote Euskalmeteko iturriek eitb.com-i. Hori horrela, "radarrak, sateliteak eta meteorologiako beste erremintek diotena" arreta handiz jarraituko dute; "orduek aurrera egin ahala, iragarpenaren sinesgarritasuna handiagoa izango da", erantsi dute. Dena dela, badirudi 18:00etarako euria egingo duela nonahi, baina baliteke hainbat lekutan lehenago hastea.

Goi-geruzetako depresio isolatuak sortzeko hiru baldintza bete behar dira: aire hotza altueran, ezegonkortasuna atmosferan eta itsasoko tenperatura altua. Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Zerbitzuaren arabera, egoera horretan gaude gaur: "aire hotza daukagu maila altuetan, itsasoko ura dezente bero dago, 20-22º-tan eta horrek ezegonkortasuna sortzen du". Ur lurrunak gora egiten du ezegonkortasunak bultzatuta eta kondentsatzen hasten da aire hotz masa horrekin topo egitean; pixkanaka-pixkanaka kondentsatutako gero eta ur gehiago dago, hodeiak sortuz.

&' || 'nbsp;

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa