eguraldia

eguraldia

Arriskua itsasoan

7 metroko olatuen ondorioz, alerta laranja asteazken eta ostegunean

Jesus Elordui

2009/11/03

Donostiako Pasealeku Berriaren zati bat itxi dute; Euskalmeten arabera, baliteke 100 km/h-ko haize boladak egotea astearteko azken orduetan eta asteazken goizaldean.

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarriko du datozen asteazkenean eta ostegunean (azaroak 4 eta 5) olatu handiak iragarri dituztelako; izan ere, 5-7 metro bitarteko olatuak egon litezke. Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, itsaso handia eta oso handia egongo da egun horietan, eta, horrek, gainera, marea oso biziekin bat egingo du. Astearterako (hilak 3), Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu meteorologikoa eman du, maila horian, 5 metroko olatuak ere egon litezkeelako. Eusko Jaurlaritzak, gauzak horrela, ontzirik ez erabiltzeko gomendioa eman du, uretan kirolik edo ekintzarik ez egiteko eskatu du, kostaldean ez ibiltzeko deia egin du, eta, ibilgailuak erabiliz gero, kontu handiz egiteko eta kostaldeko bideak saihesteko aholkuak eman ditu. 112 telefonoa (SOS Deiak) edozein larrialditarako prest egongo da.

Donostiako Udalak Pasealeku Berria ixtea erabaki du Jauregi Jeneralaren kaletik, eta astearteko gauatik aurrera Erregina Erregentearen kaletik egongo da itxita. Udal-arduradunak bertan aparkatutako ibilgailuen jabeei horren berri eman diete, eta hortik ateratzeko eskatu diete.

Haizea ere protagonista izango da ondorengo orduetan; astearteko azken orduetan, eta asteazken goizaldean, baliteke 100 km/h-ko haize-boladak egotea haizeguneetan, kostaldean batez ere. Gauza bera gerta liteke asteazkeneko azken orduetan eta ostegun goizaldean zehar. Hori dela eta, Euskalmetek beste abisu bat eman du, maila horian berriro ere.

Eguraldia EAEn eta Nafarroan oso nahasia izango da asteazkenetik (azaroak 4) aurrera. Giro desatseginak eta bustiak datorren astelehenera arte, behintzat, jarraituko du gurean, Euskalmeten iturriek eitb.com-i esan diotenez. Asteazkenean zerua oso hodeitsu agertuko da euria txikia utziko duen fronte baten ondorioz. Eguerdirako, ostarteren bat zabal liteke, baina aire hotzeko masa batek hodei asko ekarriko ditu berriro, euria egongo du eta trumoi-ekaitzak jo lezake. Haizea oso zakar ibiliko da, eta maximoek behera egingo dute: kostaldean 15-16 graduren bueltan egongo dira, eta barnealdean, 13-14º-ren inguruan. Ostegunean, zaparradak egoteko probabilitatea goizean izango da handiagoa, eta tarteka mardulak izan litezke. Arratsalderako, prezipitazio txikiagoak iragarri dituzte. Haizeak oso zakar jarraituko du, eta maximoak 10º-tik azpitik geratuko dira barnealdean.

Asteburuan, giro oso euritsua

Ostiralean fronte epel bat helduko da, eta haizea ahulduko da. Eguna oso giro bustiarekin hasiko da, eta horrela jarraituko du, nahiz eta arratsalderako euri gutxiago iragarri duten. Eguraldiaren inguruko informazioa erabat baieztatu aurretik, joerak aipatu du asteburuan ere giro oso euritsua eta ezegonkorra izango dugula, eta datorren astea ildo beretik hasiko dela.


Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa