eguraldia

eguraldia

Olatuak, haizea eta euria

Pasaiako Portua itxi dute denboralearengatik

Erredakzioa

2009/11/04

- Bilboko Portuan, eta aireportuetan, normaltasunez ari dira lanean.

- Arrantzaleen kofradiek arretaz zainduko dute itsasoaren egoera; 7 metroko olatuak ere egon litezke.

Pasaiako Portua itxi dute Euskal Autonomia Erkidegora asteazkenean heldutako denboralearen eraginez. Iragarpenaren arabera, 7 metroko olatuak egon litezke eguneko azken orduetan; hortaz, portua ixtea erabaki dute. Ondorengo orduetan erabakiko dute, egoeraren bilakaeran oinarrituta, noiz arte egongo den itxita. Halaber, baxurako flota amarratuta dago, asteartetik, alerta laranja eragin duten olatuak direla eta. Hori bai, EAE asteazkenetik astintzen ari den denboraleak ez du sortu, arratsaldera arte, gertakizun aipagarririk. eitb.com-i Bilboko Portuaren iturriek baieztatu diotenez, lasaitasuna da nagusi hor, nahiz eta 7 itsasontzi portutik irteteko unea itxaroten ari diren, euren maniobra bukatu ostean; 4 barruan daude, eta beste puntu batean porturatuko dira. Azkenik, 4 itsasontzi portutik kanpo daude, sartzeko baldintza egokien zain. AENAren iturriek esan dute normaltasunez ari direla lanean euskal aireportu guztietan.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziarenmuturreko meteorologia abisuak aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak olatuek asteazkenerako eta ostegunerako eragindako alerta laranjak indarrean jarraituko duela jakinarazi du. Izan ere, 5-7 metro bitarteko olatuak egon litezke.&' || 'nbsp; Itsaso handia eta oso handia egongo da, eta, horrek, gainera, marea oso biziekin bat egingo du.

Donostiako Udalak Pasealeku Berria ixtea erabaki du Jauregi Jeneralaren kaletik, eta goizaldetik Erregina Erregentearen kaletik egongo da itxita. Udal-arduradunak bertan aparkatutako ibilgailuen jabeei horren berri eman diete, eta hortik ateratzeko eskatu diete.

Udazkeneko lehen denborale "aipagarria"

Halaber, gaurtik aurrera euri eta haize denborale bat helduko dela esan du Herrizaingo Sailak; batez ere, Kantaurialdean izango du eragina denborale horrek. Prezipitazioak handiak izango dira ondorengo egunetan, eta baliteke metro koadroko 200 litro pilatzea 5 egunetan Herrizaingo Sailak ohar batean aipatu duenez.

Udazkeneko lehen denborale "aipagarria"ren atarian gaude, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iturriek ohartarazi dutenez. Tenperaturak ere nabarmen egingo du behera: maximoak 10-15 graduren artean egongo dira.

Haizea ere protagonista izango da ondorengo orduetan; asteazkeneko azken orduetan eta ostegun goizaldean, baliteke 100 km/h-ko haize-boladak egotea haizeguneetan, kostaldean batez ere.

Euskalmet eta Larrialdiei Aurregitearen Zuzendaritza fenomeno meteorologiko horien bilakaera jarraitzen ari dira herritarrei informazioa emateko, eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

&' || 'nbsp;

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 22/11/2011

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5…

  • Itsasgora 00:22:00
    12:43:00
  • Itsasbehera 06:13:00
    19:03:00
  • Tenperatura 16º
  • Itsasgora P: 3.77 / 4.05
    B: 1.03 / .79
  • Eguzkia 07:13:00
    16:42:00
  • Ilargia 14:35:00
    03:42:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa