eguraldia

eguraldia

Denboralea

Asteburuan zaparrada handiak egongo direla ohartarazi dute

Jesus Elordui

2009/11/06

Prezipitazioek asteazkenera arte, behintzat, jarraituko dute gurean, eta elurra 1.000 metrotik gora astelehenean botako du. Haizea zakartuko da berriro, eta 100 km/h-ko boladak egon litezke.

Zaparrada handiak izango ditugu asteburuan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren abisu meteorologikoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria astintzen ari den denboraleak prezipitazio gogorrak utziko ditu larunbatetik asteleheneko lehen orduetara arte; hain zuzen ere, 24 orduan metro koadroko 60 litro pilatzeko aukera dago, eta Kantaurialdean 120 litro pila litezke larunbat goizetik astelehen goizera arte. Bi datuek aipatzen dute euri asko egingo duela; ostiralean etengabe egingo du, baina euri txikia izango da, orokorrean. Trumoi-ekaitzak jo lezake, gainera, eta txingorra botatzeko aukera ere badago.

Aurrean dugun asteburuan neguko giroa nagusituko da. Izan ere, elurra gure lurraldeko mendate batzuetan agertu zen ostegunean, 1.000 metroetatik gora, eta toki batzuetan nabarmena da pilatu den kopurua. Nafarroako Gobernuak ohartarazi duenez, kateak behar dira NA-2012 errepidean, Lau Borda eta Iratiren artean. Elur-kota 1.300 metrora kokatuko da ostiralean, larunbatean eta igandean, baina astelehenean, berriro, 1.000 metroetara jaitsiko da.

Haizeak indarra hartuko du, berriro

Haizea zakar ibili da asteazkenetik, baina ahulagoa da ostiralean; hala ere, eten txiki bat izango da, larunbatetik aurrera berriro hartuko baitu indarra. Larunbatean bertan, 80 kilometroko ordukoko boladak egon litezke, eta igandean 100 km/h-ko abiadura har lezakete ufadek. Euskalmeten esanetan, kostaldera asteazkenean eta ostegunean heldutako 7 metroko olatuak buelta litezke, ondorioz. Pasaiako Portua normaltasunez ari da lanean ostiraleko lehen ordutik, denboraleak berriro gogor astindu arte.

Ezagutu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en; denboralearen argazkiak ikusteko dituzu, gainera, Eguraldiblogen.


Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea

Itsasoaren egoera

Osteguna , 24/11/2011

Eki-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 m-ko olatuak altxatuko…

  • Itsasgora 02:02:00
    14:23:00
  • Itsasbehera 08:17:00
    20:41:00
  • Tenperatura 16º
  • Itsasgora P: 4.25 / 4.37
    B: .55 / .53
  • Eguzkia 07:15:00
    16:41:00
  • Ilargia 15:59:00
    06:17:00
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa