eguraldia

eguraldia

Neguko giroa

Elurra itsas mailan egin lezake ostegunean eta ostiralean

Erredakzioa

2010/02/09

Astearte arratsaldean Gasteizen, besteak beste, bota du; hotza nabaria izango da ondorengo egunetan, eta izozteak lurraldeko edozein puntura heltzeko aukera dago. Kontsultatu trafikoaren egoera.

Elurra itsas mailan egin lezake ostegunean eta ostiralean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ohartarazi dutenaren arabera, baina ez dago prezipitazio handirik iragarrita. Astearte arratsalderako, twitterren bidez eitb.com-i jakinarazi diotenez, Gasteizen bota du. Eguraldi iragarpenak esan duenez, hotza nabaria izango da ondorengo egunetan; ostegunetik aurrerako maximoak 5 gradutik behera kokatuko dira itsasaldean, eta baliteke beroenek 0 graduetako muga ez gainditzea barnealdeko puntu batzuetan. Izotza beste protagonista bat izango da, eta arazoak eragin litzake errepideetan; kontsultatu trafikoaren egoera.

Elur-kota gero eta beherago kokatuko da asteartean zehar, eta egunaren amaieran 400-500 metrora geratuko da; egun horretan, gainera, prezipitaziorik handiena botako du. Asteazkenean, ordurik zailenak goizerako daude iragarrita: une horretan, bustitzeko aukerarik handiena egongo da. Elurra egingo du 200-300 metrotik gora, batez ere Kantaurialdean. Dena den, arratsaldea lasaiagoa izango da eta hodeiak urritu egingo dira. Prezipitaziorik ez da orduan egongo, baina hotza oso handia izango da; maximoak 6-7º-koak izango dira kostaldean, eta itsasotik urrun 5º baino ez daude iragarrita.

Ostegunak, otsailaren 11k, prezipitazio gehiago ekarriko ditu, eta termometroek beherago egingo dute. Kantaurialdean bustiko du, batez ere, baina euri edo elur txikia izango da. Egunaren hasieran eta amaieran botako du, gehienbat; eguerditik aurrera, malutak kostaldera ere hel litezke. Ostiralak antzeko itxura izango du: tenperatura oso hotza izango da (maximoak 0 gradutik beherakoak izan litezke), malutaren bat bota lezake, eta izotza egingo du.

Eguraldia zuzenean ikusi ahal duzu gure webkamak erabiliz, eta argazkiak igo ahal dituzu Eguraldiblogera.


Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa