eguraldia

eguraldia

Aurkako meteorologia

Elurra berriro gaur, eguerditik aurrera batez ere

Erredakzioa

2010/03/10

Herrizaingo Sailak indarrean utziko du alerta horia; izan ere, malutak 100 metrotik behera ager litezke EAEn. Biharko, nahiz eta elurteen arriskuarekin jarraituko dugun, gutxiago bustiko du.

Elurra Euskal Autonomia Erkidegora itzuliko da gaur, batez ere eguerditik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez; osteguneko azken ordura arte, behintzat, elurteek eragindako alerta horiak gurean jarraituko du. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren kalkuluen arabera, 12:00etatik 18:00etara 4 l/m2 jasoko dira, baina tarte horretan 8 l/m2 ere pilatzeko aukera dago. Ondorengo orduetan, hain zuzen ere, ordu horietarako daude iragarrita prezipitaziorik nabarmenenak. Kantaurialdean bustiko du batez ere.

Gainera, Herrizaingo Sailak osteguneko amaierara arte izango du ezarrita izozteek eragindako alerta horia. Lurraldeko edozein puntutan egin lezake izotza.

Euskalmeten iturriek jakinarazi dutenez, gaur, asteazkena, hodei ugari agertuko dira zeruan, eta maximoak 5º-koak izango dira kostaldean. Ostegunean, nahiz eta goizaldean eta azken orduan apur bat bustiko duen, eguerdian giro lehorra izan genezake, eta ostarteren bat zabaltzeko aukera ere egongo da. Ostiralak ildo beretik jarraituko du: egunaren hasieran eta amaieran euria edo elurra egiteko aukerarik handiena egongo da, baina eguerdia lasaiagoa izango da. Elur-kota 400-500 metrora kokatuko da arratsalde-gauean.

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa