eguraldia

eguraldia

Joera

Asteburuko eguraldia: euria larunbatean, giro lehorragoa igandean

Erredakzioa

2010/03/10

Elur-kota 500-600 metrora kokatuko da larunbateean, eta igandean apur bat gorago igoko da. Tenperaturak ere gora egingo du, eta maximoak 10º-ren bueltan egongo dira ipar partean.

Asteburuko eguraldiak euria utziko du larunbatean, eta igandean, aldiz, giro lehorragoa izango dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eskainitako joeraren arabera. Elur-kota gero eta gorago kokatuko da; larunbatean, 500-600 metrora kokatuko da, eta hurrengo egunean gorantz jarraituko du. Tenperaturak ere gora egingo du, eta igandeko maximoak 10-11º-ren bueltan egongo dira kostaldean; barnealderako, 7 ºC-ko maximoak iragarri dituzte.

Ostirala prezipitazio txikiekin amaituko da, eta larunbata, horren ostean, euritsua izango da, batez ere egunaren lehen partean eta Kantaurialdean. Izotza egin lezake Arabako zenbait puntutan, baina tenperatura igoko dela iragarri dute: maximoak 8-9 graduren bueltan kokatuko dira itsasaldean, eta 5º-ren bueltan barnealdean.

Igandean, prezipitazioak bakanagoak izango dira, eta tenperaturak 2 gradu gehiago igoko dira. Giro hodeitsua izango dugu, astelehenean baino hodeitsuago; azken egun horretarako, badirudi termometroak nabarmenago egingo duela gora.

Eguraldiblogen dauden argazkiak ikusi ahal dituzu, eta eguraldia unean-unean kontsultatu ahal duzu gure webkamak erabiliz.

Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa