eguraldia

eguraldia

Neguko giroa

Prezipitazio txikia eta elurra 300 metrotik gora ostiralean

Erredakzioa

2010/03/11

Elurteek eragindako alerta horia larunbateko azken ordura arte egongo da indarrean. Egun horretan, prezipitazioak handiagoak izango dira, eta elur-maila 500 metrora kokatuko da. Kontsultatu trafikoa.

Ostiralerako prezipitazio txikia dago iragarrita, eta elurra egin lezake 300-500 metrotik gora, batez ere egunsentian eta azken orduan. Prezipitazioak bakanak izango dira, eta, gehienbat, Kantaurialdean bustiko du. Iragarpena ikusita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak alerta horia indarrean utziko du, larunbatetik iganderako gauera arte, maila baxuetan elurra egiteko arriskua dela eta.

Ez da indarrean dagoen alerta hori bakarra; Herrizaingo Sailak izozteak egoteko arriskuak eragindakoa ere du indarrean larunbateko azken ordura arte.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, ostiralean, termometroak apur bat gorago egingo du; Bilborako 9º-ko maximoa iragarri dute, Gasteizein 5º-ra helduko da tenperatura, eta Donostian 8º izango dituzte ordurik epelenetan.

AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du Nafarroan, elurrarengatik ere, ostiraleko 9:00etara arte; Kantaurialdean eta Foru Erkidegoko erdialdean busti lezake.


Joera

  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteazkena , 02/05/2012

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, lehengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 00:10:00
    12:47:00
  • Itsasbehera 06:23:00
    18:41:00
  • Tenperatura 13º
  • Itsasgora P: 3.88 / 3.88
    B: 1.44 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:32:00
    15:04:00
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa