Eguraldia

Eguraldia

Eguraldia

43 ºC egon dira Elorrion, gaur ere bero handia

Erredakzioa

2012/08/17

Termometroek 40 ºC-ak gainditu dituzte EAEko hainbat txokotan. Elorrion 43 gradu, Alegian 42 eta Laudion 41 izan dira. Larunbatean bero handia egingo du, termometroa 35-40 ºC artean izango da.

Iruzkinak

Ostiral honetan ere bero itogarria egin du. Tenperatura maximoek erraz gainditu dituzte 40 ºC barnealdeko hainbat puntutan. Elorrion (Bizkaia) esaterako, 43 ºC-ra iritsi dira termometroak. Alegian (Gipuzkoa) 42 ºC markatu ditu termometroak eta Laudion (Araba) 41 ºC, Euskalmet agentziaren arabera.

Nafarroko barnealdean eta hegoaldean ere bero handia egon da. Donezteben adibidez, 41 gradu zuden arratsaldeko 16:00etan.

Kostaldean giroa jasangarriagoa izan da brisa sartu baita. Zeruan hodei gutxi izan dira eta haizeak hego-ekialdetik jo du.

Larunbatean bero handia egingo du. Termometroa 35-40 ºC artean izango da ia lurralde osoan. Kostaldean ere brisa sartu bitartean bero handia egingo du, baina sartzen denean tenperatura jaitsi egingo da. Zerua oskarbi egongo da eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan.

Igandean tenperatura maximoa jaitsi egingo da, kostaldean batez ere. Kostaldean tenperaturaren jaitsiera nabariagoa izango da, bertan 30 ºC inguruko maximoa espero da. Barnealdeko tenperatura maximoa 34-36 ºC-ren bueltan ibiliko da.

Egunaren lehenengo partean zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean. Arratsaldean aldiz, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta ekaitzak jo dezake. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eguerditik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak arduraz jokatzeko eskatu du

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak ohartarazi du hirugarren bero boladan 36 gradu erraz gainditu litezkeela. Bero horri aurre egiteko, eta deshidratazioa ekiditeko, likido ugari (ura bereziki) edatea gomendatu du, eta kafeina, alkohola eta azukre asko duten edariak baztertzea aholkatu du.

Herrizaingo Sailak, bere aldetik, sute arrisku handia dagoela ohartarazi du, eta egoera arriskutsuak saihesteko eskatu die herritarrei. Besteak beste, zigarro-mutxikinak ondo itzaltzeko eta lurrera ez botatzeko, eta mendian surik ez pizteko eskatu du. Araban erabat debekatu dute hori egitea.

Iruzkinak

Publizitatea

Joera

  • Asteartea 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea

Itsasoaren egoera

Asteartea , 19/03/2013

Hego/hego-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzeko lekuetan itsaskirria.…

  • Itsasgora 08:05:00
    20:36:00
  • Itsasbehera 02:03:00
    14:23:00
  • Tenperatura 12º
  • Itsasgora P: 3.32 / 3.34
    B: 1.93 / 2.09
  • Eguzkia UTC 06:17:00
    UTC 18:23:00
  • Ilargia 01:08:00
    10:46:00
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#